Nola esan daiteke euskaraz “Lo que nada cuesta, nada vale”?

Galdera

Nola esan daiteke euskaraz “Lo que nada cuesta, nada vale”?

Erantzuna

Lehenik eta behin esan behar dugu badirela gaztelaniaz zure esaeraren pareko beste aldaera batzuk ere, itxuraz ere oso-oso antzekoak direnak, eta, dudarik gabe, esanahi bera dutenak: “Lo que poco cuesta, poco vale”, “Lo que poco cuesta, poco se aprecia” eta “Lo que cuesta poco, se estima en menos” esate baterako.

Ideia hauxe adierazten dute laurek: ez diogula behar adinako baliorik ematen diru gutxiren truke edota ahaleginik egin gabe lortzen dugunari.

Ideia hori euskaraz adierazteko, esaera edo atsotitz hauek aurkitu ditugu:

– Gutxi kosta, gutxi estima.

– Gutxi kostatzen dena gutxi estimatzen da. Aurrekoa oinarri hartuta, guk geuk sortu dugu hau.

– Nekerik gabeko lanak, baliorik ez.

– Ez da ogirik, neke gaberik.

– Neke handia, estimazio handia.

– Nekerik ez, estimaziorik ez.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.