“Otsagi” ala “Otsagabia”?

Galdera

Zein erabili behar dugu testu idatzietan, “Otsagabia” ala “Otsagi”? Ahozkoan “Otsagi” erabil daiteke?

Erantzuna

Hasiera batean, 1979an, hain zuzen, Euskaltzaindiak Euskal Herriko Udalen Izendegia argitaratu zuenean, “Otsagi” jaso zuen. Gerora, forma osoak hobetsi ditu, ahozkoak oro har baztertuz. Beraz, gaur egun, Otsagabia (-a) agertzen da Hiztegi batuan, Euskal Onomastikaren Datutegia-n (EODAn), Euskal Herriko leku-izenak dokumentuan (132. or.), Euskal Herriko udalerrien zerrenda alfabetikoan (32. or.), IVAPeko Estilo liburuan (85. or.)…

Eta honela deklinatu behar da: Otsagabia, Otsagabiak, Otsagabiari, Otsagabian, Otsagabiko, Otsagabitik, Otsagabira…, azken –a hori artikulua delako (“Iruñea” izenaren kasuan bezala: Iruñeari, Iruñean, baina Iruñeko, Iruñetik, Iruñera…).

Bestalde, Euskaltzaindiak ez du esan ahozko formak ahozkoan ere baztertu behar diren ala ez.

Otsagabia-Hiztegi batuaOharra-Datutegia

Euskal Herriko leku-izenak (Noiz eguneratua: 2015-01-30):

Otsagabia_Euskal Herriko leku-izenakOharra_Euskal Herriko leku-izenak

Euskal Herriko udalerrien zerrenda alfabetikoa (Noiz eguneratua: 2015-01-30):

Otsagabia_udalerrien zerrendaOharra_udalerrien zerrenda

Kategoria Hizkuntza, etiketak , egilea .

Honi buruz: EIBZ

EIBZ edo Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuko zentro ofiziala da, Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuko Euskara Atalaren mendekoa. EIBZk hiru atal nagusi ditu eta ongi zehazturiko helburuak eta eginkizunak: a) Prestakuntza arloa: Euskara maila eguneratzeko eta hobetzeko ikastaroak ematea. Euskarazko ikastaroak diseinatzea eta ikastaro berriak proposatzea. Irakasleei ikasmaterialak euskaraz sortzeko aholkuak ematea eta sortzen laguntzea. b) Hizkuntz Egiaztapen eta Zuzenketaren arloa: Nafarroako Gobernuaren EGArako probak prestatzea. Irakasleei euskararen gaineko kontsulta zerbitzua eskaintzea: oinarrizko hezkuntza terminologia, hizkuntza arauak, kalitatezko testuak, baliabide didaktikoak. Lankidetza hitzarmenak sustatzea euskarazko hizkuntza baliabideak jaso, hedatu eta erabili nahi dituzten ikastetxeekin. c) Informazioaren eta Baliabideen arloa: Euskararen irakaskuntzari lotutako fondo dokumentala, bibliografikoa eta teknologia berrien gainekoa sortzea eta eguneratzea. Baliabide Zentroko fondo bibliografikoak, ikus-entzunezkoak eta informatikoak zaintzea, sailkatzea eta eguneratzea. Baliabide Zentroaren webgunea sortzea eta eguneratzea. Helbidea: Zubiarte kalea, 13 Uharte - 31620 Nafarroa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.