Data nola adierazi

Galdera

Nafar Gobernuko Hezkuntza Departamenduaren “Educa” programan ez digute ongi itzuli data adierazteko formula, honela dugu-eta:

——————(e)n, ————-ko —————–(a)ren —————-.

Azken marran ez digute deklinabide marka jarri. Nola izan beharko litzateke?

Eskerrik asko aldez aurretik.

Jarraitu irakurtzen

Orduak

Galdera:

Denak ongi daude?

  • Ordu bata da
  • Ordu batak eta laurden dira
  • Ordu bata eta laurden
  • Ordu bat eta erdiak dira
  • Ordu bata laurden gutxi da
  • Ordu batak laurden gutxi dira
Ordu bata da.
Ordu biak dira.
Hirurak dira.
Laurak dira.
Bostak dira.
Seiak dira.
Zazpiak dira.
Zortziak dira.
Bederatziak dira.
Hamarrak dira.
Hamaikak dira.
Hamabiak dira.
  Ordu bata eta laurden da.
Ordu biak eta laurden dira.
Hirurak eta laurden dira.
Laurak eta laurden dira.
Bostak eta laurden dira.
Seiak eta laurden dira.
Zazpiak eta laurden dira.
Zortziak eta laurden dira.
Bederatziak eta laurden dira.
Hamarrak eta laurden dira.
Hamaikak eta laurden dira.
Hamabiak eta laurden dira.
Ordu bat eta erdiak dira.
Ordu bi eta erdiak dira.
Hiru eta erdiak dira.
Lau eta erdiak dira.
Bost eta erdiak dira.
Sei eta erdiak dira.
Zazpi eta erdiak dira.
Zortzi eta erdiak dira.
Bederatzi eta erdiak dira.
Hamar eta erdiak dira.
Hamaika eta erdiak dira.
Hamabi eta erdiak dira.
  Ordu bata laurden gutxi da.
Ordu biak laurden gutxi dira.
Hirurak laurden gutxi dira.
Laurak laurden gutxi dira.
Bostak laurden gutxi dira.
Seiak laurden gutxi dira.
Zazpiak laurden gutxi dira.
Zortziak laurden gutxi dira.
Bederatziak laurden gutxi dira.
Hamarrak laurden gutxi dira.
Hamaikak laurden gutxi dira.
Hamabiak laurden gutxi dira.

Jarraitu irakurtzen