EIBZko liburutegia euskararen irakaskuntzarako materialez osatuta dago.
Liburutegiaren helburu nagusia da irakaskuntzan lan egiten duten irakasleei bibliografi- eta dokumentazio-laguntza ematea. Halaber, irekita dago hezkuntzaren alorrean interesatuta dagoen irakasle edo ikasleentzat.
Liburutegia hainbat atalez osaturik dago:
- Hizkuntzalaritza: Hizkuntzaren didaktika, metodologiak, hizkuntza politika, elebitasuna, haurren hizkuntza…
- Gai orokorrak: hiztegiak, entziklopediak…
- Hezkuntza-Irakaskuntza: testu liburuak, ariketa koadernoak, gida liburuak, bideoak, CD-ROMak, CD audioak…
- Literatura: haur eta gazte literatura, helduentzako literatura, aldizkariak…
- Aldizkako argitalpenak: gizarte zientziak, hezkuntza, gazte aldizkariak, teknologia berriak…
LIBURUTEGIAREN POSTA ELEKTRONIKOA
Miren Oteiza
eibz.liburutegia@educacion.navarra.es
848431018 (EIBZ)848 43 10 21