Egilea: Marcos Calveiro
Itzultzailea: Aitor Arana
Argitaletxea: Ibaizabal
Bilduma: Ameslari
Urtea: 2010
ISBN: 9788483943175
R: 6.309
Vincent van Gogh margolariaren azken 69 egunak kontatzen dizkigu mutiko gazte batek, 36 atal laburretan zehar. Margolariaren 8 irudik osatzen dute kontaketa.
Ez dakigu mutikoaren izena. Harreman honi esker, bere nortasunaren bilakaeraren berri ere ematen du. Enpatia sortzen du.
Liburu interesgarria da eta hausnarketara bultzatzen du. Oso kapitulu laburrak ditu eta gehienek irakurtzen jarraitzeko gogoa ematen dute. Pertsonaiak autentikoak dira, sinesgarriak, eta garaiko pentsamoldearen berri ematen dute. Denbora eta espazioaren deskribapenek giroa ulertzen laguntzen dute. Hizkuntzari dagokionez, batzuetan lexiko jaso samarra darabil. Diseinu egokia du eta Van Goghen irudiak erabili direnez, haren lana hobeto ezagutzeko balio dute.