EIBZ
Irudi biltegia irudi berriekin eta irudi bidezko istoriotxoekin osatu dugu
EIBZ · ·
Irudi biltegiak oinarrizko hiztegia ikastea, eguneroko errutinak lantzea, ahozko elkarrizketak sustatzea eta hizkuntza-jolasak egitea du helburu. Ikasturte hasiera honetan, irudi gehiagorekin eta irudi bidezko 7 istoriotxorekin osatu dugu. Gainera, irudien aurkibidea ere eskuragarri jarri dugu.
Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren (euskaraatala@educacion.navarra.es) (egilea: Belatz) ‘Irudi biltegia’, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa lizentzia baten mende dago (kontrakorik adierazi ezean).
Liburu-kutxa berriak mailegagarri EIBZko liburutegian
EIBZ · ·
EIBZko liburutegian liburu-kutxa berriak ditugu mailegurako prest.
- Eskolako Literatur Kanona (LH): 13 liburu (hamabosna ale)
- Eskolako Literatur Kanona (DBH): zerrendako libururen bat interesatuz gero, jarri gurekin harremanetan.
- Komikiak (LH): 25 komiki
- Komikiak (DBH): 30 komiki
- Solasaldi dialogikoak (DBH):
- 1.ziklorako: Bermardo Atxagaren Bi anai (30 liburu)
- 2.ziklorako: Joseba Sarrionandiaren Munduari bira eman zion ontzia (30 liburu)
2023-2024ko 1. lauhilekoko euskarazko prestakuntza jardueretan izena emateko epea zabalik
EIBZ · ·
Ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago.
- Booktrailerrak eta booktubeak, irakurzaletasuna sustatzeko tresnak
- Euskara hobetzeko online ikastaroa
- Euskararen didaktika D ereduan
- Fonemen ipuinak
- Irakurketa erraza (IE)
- Kamishibai tailerra
- Literatura lantzeko proposamen didaktikoak Lehen Hezkuntzan. Eskolako Literatur Kanona (ELK) egitasmoa
- Nafarroako hizkerak I: erronkariera, zaraitzuera eta aezkera
- Ohiko akatsak zuzentzen I
- Ulermenezko irakurketa irakasgai guztietan
Ikastaroak
- Ahozko hizkuntza irakastea eta ebaluatzea: ikasleen ahozko komunikazio gaitasuna landu eta ebaluatzeko
- Bigarren Hezkuntzako ikasleen hizkuntza atxikimendua lantzea
- Erregistro informala eta intimoa
- Euskara hobetzeko aholku laburrak
- Euskara sustatzeko bideak: motibazioa eta ahozkoa gelan (HH eta LH)
- Ulermenezko irakurketa irakasgai guztietan
- Ikasturte osorako eskaerak egiteko epea abenduaren 31n bukatuko da.
“Hezkuntza Baliabide Irekiak (HBIak)” webgunea eskuragai
EIBZ · ·
Gune honetan euskarazko Hezkuntza Baliabide Irekiak (HBIak) sortzeko baliabideak daude: HBIaren edukiak hautatzeko, erabiliko diren IKTak aukeratzeko, HBIaren euskara hobetzeko, multimedia baliabideen (irudiak, ikonoak, musika, soinuak eta bideoak) bankuak, lizentziei buruzko informazioa, Irakasleendako erabilera lizentzien gida praktikoa…
- « Go to Previous Page
- Page 1
- Interim pages omitted …
- Page 3
- Page 4
- Page 5
- Page 6
- Page 7
- Interim pages omitted …
- Page 48
- Go to Next Page »