Gimnasioaren zama

BERRIA Ikasgela / 2024-06-13

Nerabeak eta gimnasioa ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Geroz eta gehiago dira gimnasiora joaten diren nerabe eta gazteak, gorputza eraldatzeko asmoz, eta askotan erabilera oker eta kaltegarria egiten dute. Gaiaren inguruko gako nagusiak azaldu dizkigu Jone Arruabarrena Gipuzkoako Hitza-ko kazetariak.

Ama txoria balitz

EITB / Uxue Alberdi / audioliburua

Uxue Alberdiren “Ama txoria balitz” da Lo potolo bildumako estreinakoa, egileak berak irakurria gainera, audioliburu formatuan eskaintzen dizuna EiTB podkastek. Lo gozoa eragiteko piezak  ditu Lo potolo bildumak. Gelaren argiantzean,  mundu magikoak itzaletatik ateratzen hasten direnean, lehen mailako idazleen istorioak paregabeko bidelagun dira ametsen erresumarako  bidaian, areago  ahots gozoek belarrira esaten dizkizutenean. Haurrek beste gozatuko dute gurasoek  liluratik pikardiara, jolasetik gogoetara, goxotasunetik irribarrera, edo algarara …  Bidaia etengabea proposatzen zaio  entzuleari.

Egun argiz ere aproposa  da haurrekin audioliburua entzutea lehen irakurketaren gozamenean murgiltzeko eta ostean elkarri kontatzeko entzundako istorioak.

Idazlea: Uxue Alberdi

Esataria: Uxue Alberdi

Zuzendaria: Iñaki Beraetxe

Irudia: Eider Eibar

Ekoizpena: Alberdania  argitaletxeak 2019an argitaratua eta 2021ean On Time ekoizpenak eta EiTB mediak audio liburu egina. Partekatu

Porrota

Arrosa irratien sarea / Danele Sarriugarte

Porrotaz aritu gara aste honetan Danele Sarriugarte idazlearekin. Espero duzun hori ez lortzeak sortzen duen sentsazioa da porrota; ikasbidea ere bai beste askorentzat; badira porrota arrakastatzat dutenak; edo arrakastatik porrota goraipatzen dutenak… Ertz asko ditu gaiak eta denak ukitzen ahalegindu gara saioan. Eta zerbait ahazten bazaigu, hor dago Beatriz Gregoria Egizabal gogorarazteko.

ARGIAk ekoitzi eta Eusko Jaurlaritzako kultura eta hizkuntza politika sailak babestutako saioa da BTN.

Irudi batetik avatar hiztunak sortzeko aukera berriak

sustatu / 2024-04-29

Adimen artifizialeko aukera gehiago, ohiko albistea sasoi hauetan. Kasu hauetan, Microsoft eta Googleren tresna bana, gauza bat egiten duena: argazki bat eman, eta horrekin abatar hiztun bat sortzen dizute, testu bat irakurriko duen bideo bat. Maila esperimentaleko tresnak omen dira horiek, baina Synthesia enpresa kaletatu berriak jada komertzialki egiten ditu, ustez euskaraz ere bai.

Jarraitu irakurtzen