Bolbora taldea Lizarraldean sortzen da 2010 urte inguruan. Musika abentura ezberdinetan ibilitako musikariak biltzen dira bertan, aurretik landutako musika norabide berri batean saiakera eginez. Ska rock giroetatik abiatuz, funka, reggaea, Kunbia edo erritmo dangarriak batu dira taldearen musika unibertsora, kolorez beteriko kantuak sortuz. ‘Bizi Zioa’ taldearen iraupen luzeko hirugarren lana da, eta bederatzi kantuz osatua dator. Horietako bat: Munduari bira!!
Kategoriaren artxiboa: Artea
Rozalen, euskaraz!
Xabier Letek Xalbador bertsolariaren omenez idatziriko abestia (“Lore bat, zauri bat”, 1978) askok kantatu izan dute. Euskal kulturatik kanpoko gutxik, ordea.
Ura bere bidean egitasmoaren barruan, Rozalenek Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin “Xalbadorren heriotzean” kanta abestu du.
Aske maitte
Ekaineko solstizioarekin batera ondorengo bideoklipa argitaratu du Gatibu taldeak, uda hasierari bizitasuna eta kolorea emateko!
Ama Mu etxera itzuli da
“‘Ama Mu etxera itzuli da” filma zinema-aretoetan ikusgai!!
Familia osoarentzako pentsatutako suediar filma da “Ama Mu etxera itzuli da”, Christian Rylteniusek zuzendua eta Jujja Wieslanderren haurrentzako liburu batzuetan oinarritua.
Sinopsia: Zikoina bidaiaria baserrian agertzen den egunean, Ama Muk bere buruari galdetzen dio zer esan nahi duen benetan ‘etxe’ hitzak. Nola egon daiteke ziur bizi den belardia eta landetxea bere etxea direla? Eta mundu handi horretako beste lekuren batean bizitzeko leku hoberik balego? Beleari kosta egiten zaio lagunari erakustea bizitzeko leku aproposena ez duela zertan kanpoan topatuko.
Izaki Gardenak – Hibernazioa
Bideoklipa ikusgai
“Kutsidazu bidea, Ixabel”
Demode Produkzioak taldearen “Kutsidazu bidea Ixabel” obrak jaso du Espainiako Arte Eszenikoetako musika ikuskizunik onenaren Max saria.
Jarraitu irakurtzenD’ortagnan eta hiru Mosketxakurrak
D’Ortagnan eta hiru Mosketxakurrak filma euskaraz ikusteko aukera iritsi da zinema-aretoetara.
Jarraitu irakurtzenHitzeman
Pello Reparaz (ZETAK) musikariak “Hitzeman” bideoa aurkeztu du Youtubeko bere kanalean.

Aita-semeak graffitigile
Faktoria / 2021-04-12 / 00:20:09

Nextor Otaño 17 urteko pasaitarrak Espainiako graffiti txapelketa irabazi berri du. Aitarekin batera aritzen da marrazkiak egiten.
Inori esan gabe eman zuen izena Nextor Otaño ‘Nexgraff’-ek Graffiti Battle txapelketan, ez baitzuen espero hain urrun iristea. Hainbat fase gainditu ostean, finalean Diego As galiziarrarekin lehiatu zen. Dena den, ezusteko tekniko batzuk zirela medio, txapelketaren antolatzaileek erabaki zuten bi finalisten artean banatzea saria.
Aitor Otaño aitarekin batera egiten ditu graffitiak Nextorrek. ‘Nex’ sinadurapean, askotariko marrazkiak egin dituzte. Artista estatubatuarren graffitiak egin izan dituzte, baina baita euskal kulturako erreferente batzuenak ere; besteak beste, Maialen Lujanbioren, Mikel Laboaren eta Berri Txarrak taldearen erretratuak egin izan dituzte. @nexgraff Instagram kontuan jartzen dituzte ikusgai egindako lanak.
Haizea-“Petricor”
Gaztezulo / 2020-09-09 / 00:02:52
Arabako rapa bizi-bizirik da. Hala erakusten digu Haizea gasteiztarraren Petricor abestiak. Errekaleorren grabatutako bideoklipak lagundurik barneko ezinegonen eta garai ezegonkor hauen inguruko hausnarketak jaurtitzen ditu ahoan bilorik gabe.