Mugikorren sindromea: behatz potoloen osasuna, Mikel Pagadirekin

Telefonoak eta tablet-ak eta beraien erabilera ikertu du gaurkoan Mikel Pagadik ‘Airean’ saioan. Antza denez, ez ditugu era egokian erabiltzen: berak gako guztiak ditu, erabilpen bikaina egiteko.

Kalean, tabernan…euskaraz aritu ala ez buruhauste izaten da. Halakoetarako jarrera egogirik?

Euskararen normalkuntzarako politika ezbaian jartzen duen diskurtsoa ozen entzuten den garaiotan -baita ustezko euskaltzaletasunetik ere- oxigenoz betetzen dituzte birikak Lorea Agirreren hitzek (Beasain, 1968). Jarraitu irakurtzen

Non bukatzen da burla bullyingari paso emateko?

Bullyingaren ezaugarriak definitzen saiatu dira Hamaika telebistako Ertzak saioan. Noiz da burla, printzipioz arriskurik gabekoa eta noiz da benetako eraso? Identifikatzen al dira bullying mota ezberdinak? Modu berean tratatu behar da eraso homofobo bat eta bestelako arrazoiak medio gertatzen den bullyinga? Jose Antonio Oñederra psikologian doktorearekin eta Gehituko Xabier Lozano eta Juan Ramon San Sebastiarekin hitz egin dute.

Bestetik, interesgarria da Iruñean bullyinga jasan zuten hainbat gaztek sortu duten taldea Bullyingaren aurka altxatu

Espainiako Gerra Zibila

Hona hemen Espainiako Gerra Zibilaren (1936-1939) azalpena, modu errazean eta euskaraz 😉

Gizarte ikasgairako egindako bideoa, 2013-14 ikasturtean Uribe-Kosta BHI-ko 4.G-ko Leire Oceja, Txomin Villarroel, Martin Txintxurreta eta Nagore de Miguel ikasleek egina.