Hitzekin

Hizkuntza bat hitzekin osatzen da, baina ekimenek eraikitzen dute hizkuntza baten komunitatea. Euskarak aurrera egin nahi badu, euskaldun (pro)aktiboak behar ditu, konbentzimendutik ekintzara, praktikara, jauzi egingo dutenak.

Beraz, ohar zaitez badugunaz, bagarenaz eta izango garenaz. Hitza emana duzu; orain, egin jauzi ekintzara. Euskara ahoan izan behar dugu herritarrok, elkarteek, erakundeek… Bada ekiteko ordua.

Hitz egiteko ordua. Hortaz, ernatu, larrialdi linguistikoaren alarma gorriak pizten hasiak dira. Ekin diezaiogun berehala: aldekotasunetik konpromisora, eta konpromisotik erakunde orok urrats sendoagoak egin ditzan eragitera, jendartearen nahiei eta beharrei erantzuteko.

Ezinbestekoa da partida hau irabaztea. Ekiteko ordua da, orain bukatu behar da tantoa, orain irabazi behar da norgehiagoka, 22. KORRIKAra batzeko unea da. Eginez eragingo dugu eta eginaraziko diogu elkarri, ikasle, agintari zein eragile orok, guztiok elkarrekin.

Zerekin? Hitzekin, Hitzarekin eta Ekinarekin.

Gazteen esamoldeak

BERRIA ikasgela / 2021-11-29

Abenduaren 3a Euskararen Nazioarteko Eguna da. BERRIAk gazteen esamoldeak jaso ditu bideo batean. Hainbat eta hainbat esamolde baitaude, besteak beste, lagunari isilik egon dadila eskatzeko, diru gutxi daukagula esateko edota sexuaz aritzeko.

Gazteen eguneroko hizkerako hainbat esamolde nola esaten diren entzun daiteke bideoan. BERRIAko kazetaririk gazteenek hartu zuten parte 2020ko Euskaraldiaren harira eginiko ikus-entzunezko honetan.

Bideoa:

Irudi mintzatuen hiztegia

Nolabait poetikoak diren euskarazko hainbat esamolderen hiztegi edo bilduma bat sortu dute Maider Fernandez, Aitor Gametxo eta Maria Elorzak. Orain arte, bost dira ikus-entzunezko hiztegi berria osatzen duten esamoldeak: “Dzanga egin”, “Hazitarako geratu”, “Hotza bazkatu”, “Saran astia” eta “Zohardi tipil”. Harkaitz Canoren eta Joseba B. Lenoir musikari eta konpositore nafarraren laguntzarekin aurkeztu dute Irudi mintzatuen hiztegi poetikoa,

Zuberotarrek badituzte gutxienez 9 era, R hizkia ahoskatzeko.

Hirigorrian / 2017-05-29 / 00:14:08

Xantiana Etxebest filologo eta ikerlaria tesia amaitzen ari da Zuberoan R hizkia ahoskatzeko dauden era ezberdinei buruz. Azken 40 urteotan nabarmen aldatu da R hitzaren ahoskera.