Polemika berri bat piztu da Estatu Batuetan adimen artifizialarekin sortutako irudi batekin. Izan ere, honek argazkilaritza lehiaketa ospetsu bat irabazi du, epaileak engainatuz.
Kategoriaren artxiboa: Teknologia berriak
Podcast. Google Trends
Lorea Argarate / 2020-05-22 / 00: 05:01

Lorea Argaratek Google Trends izeneko tresna zertan den azaldu du. 2001etik aurrera Interneten gehien egin diren bilaketak zeintzuk izan diren ikusteko aukera ematen digu aplikazio honek. Argazki bilduma bat bezalaxe, datuekin hemeroteka handi bat sortzen da eta erabiltzaileak edozein gairi buruzko bilaketen datuak ikus ditzake.

Sakelakoak eta gazteak
Lorea Argarate / 2020-03-18 / 00:11:12

Gaur egungo belaunaldiaren eta datozenen borroka berria izango dela dio Lorea Argaratek. Mundu digitala sarri erabiltzen dugu hainbat kontutaz hitz egiteko, aurpegira esaten ausartzen ez garenak. Gainera, azaro fisiko batzuen arrazoia ere izaten ari dira mugikorrak.

Errealitate birtuala Lorea Argarateren eskutik
Lorea Argarate / 2020-03-05 / 00:09:00

Marrazki bizidun bat eszenatoki batean kantari imaginatzen? Ba, entzun Lorea Argarateren podcasta, eta ezagutuko duzu.

Pasahitzen mundua
Manex Garaio Mendizabal / 2019-11-21 / 00:12:22

Manex Garaio pasahitzen inguruan aritu da, Juanan Pereiraren artikulua mahai gainean jarriz. Nola sortu pasahitz seguruak? Zein plataforma erabili horretarako? Zein pasahitz ez erabili? Zer dira hash-ak?
Galletas Maria klaseak
Egunerokotasunaren Kontrola
Lorea Argarate / 2019-10-28 / 00:17:30

Gure egunerokotasunean teknologiek zernolako kontrola gauzatu dezaketen adierazi du Lorea Argaratek adibide praktiko baten bitartez. Horrez gain, sare sozialek gure datuak kontrolatzeko modu desberdinei buruz ere hitz egin du. Sare sozialetan gezurrak esateak ez dauka zigorrik. Nola jakingo dugu zer den egia eta zer gezurra?
Netiketak, Interneteko 10 mandamentuak
Maite Goñi / 2019-06-19 / 00:17:50

Irakasle batek ikasle bat Twitterren blokeatzea zilegi da? Galdera zaila da erantzuten, edo agian ez, baina ziur irakasle bakoitzak izango duela bere ikuspuntua. Bere irizpidea. Tira, sarean badira hainbat bizikidetza arau, komunikatzeko eta harremanak izateko unean kontutan izan behar ditugunak. Netiketa deitzen zaie (Netiquette ingeleraz) eta 1995ean idatzi ziren lehenengoz. Maite Goñik zirt edo zart azalduko dizu.
Maite Goñi: “Ikasgeletan mugikorrak debekatzea atzerapauso nabarmena eta larria da”
“Frantzian, ikasgeletan mugikorrak erabiltzea debekatu dute. EAEn, ikastetxe bakoitzaren esku dago erabakia hartzea. Maite Goñi MUko irakasleak eta teknologia berrietan adituak hausnartu du bai debekuaren eta baita teknologia berriek ikasgeletan izan behar duten lekuaren inguruan.” Goiena telebista.
Ikusi bideoa
Hego Euskal Herriko hezkuntza komunitatea, sakelakoak debekatzearen aurka
Faktoria / 2018-09-13 / 00:19:21
Zigor Ibarzabal, Iosu Mena eta Iñigo Salaberriarekin hitz egin dute mugikorrak eskoletan baimendu behar ote diren edo ez gaiaren inguruan.