Ama Mu etxera itzuli da

ZuZeu

“‘Ama Mu etxera itzuli da” filma zinema-aretoetan ikusgai!!

Familia osoarentzako pentsatutako suediar filma da “Ama Mu etxera itzuli da”, Christian Rylteniusek zuzendua eta Jujja Wieslanderren haurrentzako liburu batzuetan oinarritua.

Sinopsia: Zikoina bidaiaria baserrian agertzen den egunean, Ama Muk bere buruari galdetzen dio zer esan nahi duen benetan ‘etxe’ hitzak. Nola egon daiteke ziur bizi den belardia eta landetxea bere etxea direla? Eta mundu handi horretako beste lekuren batean bizitzeko leku hoberik balego? Beleari kosta egiten zaio lagunari erakustea bizitzeko leku aproposena ez duela zertan kanpoan topatuko.

Ezagutzen “Gutuberrak” euskal webseriea

Gaztezulo / 2018-12-10 / 00: 02:09

Asteburuan Gutuberrak euskal webseriea estreinatu du EITBk. Familia batek etxegabetze baten mehatxuari aurre egin behar diola kontatuko du sareko telesailak. Behar duten dirua lortzeko, Youtuber bihurtzea besterik ez zaie bururatzen etxetiarrei. Errealismoa gizarte kritikarekin nahasten duen tonuan, batzuetan gogorrak izan daitezkeen egoerak jorratzen dira, eta bizitzako egoera zailei umore ona gehitzen zaie. Ez galdu lehen kapitulua!