D’ortagnan eta hiru Mosketxakurrak

D’Ortagnan eta hiru Mosketxakurrak filma euskaraz ikusteko aukera iritsi da zinema-aretoetara.

Ikasleak zinema-aretoetara joan daitezen euskaraz film bat ikustera animatzen ahal ditugu eta horretarako, aperitibo gisa, gelan filmaren nondik norakoak konta dakieke, adibidez, Alexandre Dumas frantziar idazlearen Hiru mosketariak eleberri ospetsuan oinarritutako japoniar-espainiar marrazki bizidun telesail bat da. Eleberri horretako pertsonaiak animalien bitartez irudikatuak daude, nagusiki txakurrak, hortaz filmaren izenburua.

Ondoren, filmaren kartela erakutsi dakieke, filmaren trailerra ikusi eta sinopsia irakurri.

https://www.zineuskadi.eu/eu/pelikulak/dartacn-y-los-tres-mosqueperros/pe-335/

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.