Hitzeman

Pello Reparaz (ZETAK) musikariak “Hitzeman” bideoa aurkeztu du Youtubeko bere kanalean.

«Momentu oso zailak dira denontzat. Ez dakigu noiz arte iraungo duen erokeria honek. Lehengo egoerara itzultzeko gogoz denok. Baina… Nork dio lehengo egoerara itzuli behar dugunik? Eta guzti honek zerbaitetarako balio izan badigu? Eta hemendik aurrera gehiagotan besarkatzen bagara? Eta elkarri «maite zaitut» gehiagotan esan?». Pello Reparazek hitz horiekin aurkeztu zuen sareetan bere hurrengo singlearen kaleratzea; izan ere, “Hitzeman” abestia egongo da eskuragarri plataformetan.

“Hitzeman” lanean, hitza emateko kontzeptuaren gaineko kontakizuna eratu dute ZETAK eta Oques Grasses taldeek, bertsoak euskaraz eta katalanez uztartuta.

Abestiak entzuleari zuzenean galdetzen dio: «Guzti honen ondoren zer egingo duzu gehiagotan? Familiarekin denbora gehiago pasa? Zure buruarekin? Lagunekin?”, zioen Pello Reparazek sare sozialetan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.