BIZIRAUN-BIZI ALA IRAUN

IX. GAZTEZULO BIDEO LEHIAKETA

Gizarte heteronormatiboak sorrarazitako presio eta harresiak gainditzeko nahikoa indar izan ez zuen neska gazte baten istorioa. Bere gaztaroan “amoreari” uko egin zion, eta zahartzaroan ere ez du ahaztuko txikitatik lagun izan eta ondoren bikotekide izandako neska.

EUSROCK jaialdiaren 2. edizioa

Elortzibarko II Eusrock maiatzaren 20an egingo da Noaingo Foru Plazan.

Noaingo Gau Eskolak gazte euskaltzaleentzat antolatutako jaialdia da. Honako hau da egitaraua: arratsaldeko 5etan, Berri Txarrak, Katez, Altxatu eta Hibakusha taldeko musikariekin solasaldia eta 7etatik aurrera kontzertua: Nafarroako Musika Eskoletako gazteak, Cesar Asiain, Josi Bala´rasa, Memo, Marianitoz Blai eta Kapri Taldea.