Mugimendu ekologistaren historia

EHUko kultura zientifikoko katedra / 2020-12-28 / 00:01:42

1962. urtean Rachel Carson itsas biologoak New Yorker aldizkarian DDTak eragiten zituen ondorioen berri emanez argitaratu zuen artikulu-sorta bat. DDTa  intsektizida gisa erabiltzen zen eta labore-eremu handiak fumigatzen ziren, inolako kontrolik gabe. Rachel Carsonek DDTaren bidea miatu zuen elikadura-katean, eta frogatu zuen, pilatu ahala, espezie askoren genetika aldatzen zuela. Artikuluak “Udaberri isila” liburuan bildu zituen gerora.  “Udaberri isila” lanak lagundu zuen giza espezieak munduan hartzen duen lekua definitzen eta ideia iraultzaile bat erdigunera ekartzen: gizakia ez dela planetaren jabea, maizter hutsa baizik.

Creative Commons lizentzia
lan hau Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa lizentzia baten mende dago.

Pirinioetako glaziarrak, desagertzeko bidean

Mezularia / 2017-10-30 / 00: 05:04

audio_ikonoa‘Pirineo’ aldizkarian argitaratutako lan baten berri ekarri du Ana Galarragak zientziaren tartera. Datua kezkagarria: 1850etik  2016ra bitartean %88 murriztu da Pirinioetako glaziarren azalera.

Droneen erabilera okerrari aurre egiteko arranoak erabiliko dituzte

Faktoria / 2016-09-19 / 00:12:00

entzunHolandan jarriko dute martxan neurria, arranoak erabiliko dituzte baimendu gabeko eremuetan erabiltzen diren droneak bota eta aire istripuak ekiditeko. Urko Torre hegazti hezitzaileak xehetasunak.