Izurriaren kantoietan: Itziar Ituño eta Aizpea Goenaga

Edurne Begiristain / 2020-06-16 / 00:11:25

Egun berean gaixotu ziren koronabirusarekin Itziar Ituño ( Basauri, Bizkaia, 1974) eta Aizpea Goenaga (Donostia, 1959). Alardea teleseriea grabatzen ari zirela kutsatu ziren bi aktoreak —telesail horren grabaketan parte hartu zuten beste hainbat kide ere gaixotu ziren—. «Biok zomorro berdina izan dugu», gogoratu du Goenagak. Aitortu dute «gogorra» izan dela gaixoaldia, eta oraindik ere nabaritzen dituztela hainbat sintoma. «Nekea» sentitzen du oraindik Goenagak, eta gorputzean «ziztada» antzeko batzuk ere bai. «Hobeto nago, baina oso latza izan da», gehitu du Ituñok. Gaixotasuna nola pasatu duten kontatu diote bi aktoreek Berriari. Izurriaren kantoietan seriea argitaratuko du Berriak aste honetan: birusa gertutik bizi izan dutenen ahotsak bilduko ditu.

Creative Commons lizentzia
lan hau Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa lizentzia baten mende dago.

Sakelakoak eta gazteak

Lorea Argarate / 2020-03-18 / 00:11:12

audio_ikonoa

Gaur egungo belaunaldiaren eta datozenen borroka berria izango dela dio Lorea Argaratek. Mundu digitala sarri erabiltzen dugu hainbat kontutaz hitz egiteko, aurpegira esaten ausartzen ez garenak. Gainera, azaro fisiko batzuen arrazoia ere izaten ari dira mugikorrak.

Creative Commons lizentzia
lan hau Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa lizentzia baten mende dago.

Igeriketa klasikoaz gain, badira beste modalitate batzuk.

Hirigorrian / 2017-03-29 / 00:11:24

Aleta bat edo bi, tutuaz, eskafandraz…igerilekuan egin litezke beste kirol batzuk, igeriketa klasikoaz gain. Ordiziako Urpekoak klubetik Juanjo Garin eta Tolosako Igarondo klubetik Irati Eizagirre

Bernardo Atxaga: ‘Kubara joan ginen’

Faktoria / 2016-11-28 / 00:11:32

entzunHainbat kultur eragilek, eta Karlos Argiñano sukaldariak Kubara egindako bidaia hizpide izan du Bernardo Atxagak. Mikel Laboa, Hertzainak taldeko kideak, eta beste hainbat lagun ziren bidaia horretan.

Droneen erabilera okerrari aurre egiteko arranoak erabiliko dituzte

Faktoria / 2016-09-19 / 00:12:00

entzunHolandan jarriko dute martxan neurria, arranoak erabiliko dituzte baimendu gabeko eremuetan erabiltzen diren droneak bota eta aire istripuak ekiditeko. Urko Torre hegazti hezitzaileak xehetasunak.