KORRIKA, HISTORIKOA!

korrika.eus

Jolasteko ordua heldu da!

Ezagutzen al duzue Kahoot jolasa? Galdera-erantzunen jolas bat da, eta modu entretenigarrian gauza asko ikasteko aukera ematen du!

​​Kasu honetan, KORRIKAko historian zehar bidaiatuko dugu. 

Egunero, KORRIKAren historiako hamarkada baten inguruko informazioa eskuratuko duzue eta honen inguruko galderei erantzun beharko diezue! 

Sar zaitezte esteka honetan eta idatz ezazue irakasleak esango dizuen kodea. Ondoren, zuen izenak, edo goitizenak, jarri beharko dituzue eta jolasteko moduan egongo zarete!

Gelako arbel digitalean ikusiko dituzue galderak eta zuen ordenagailu eramangarrietan klikatu beharko dituzue erantzunak! 

Yodog arraintxoa, abusoen kontrako ipuina

geuria.eus

‘Yodög arraintxoa’ abusuak pairatu, salatu eta indartuta agertzen den arrain baten istorioa da. Bi basauriarrek sortu dute gazteei eta nerabeei zuzendutako ipuina: Pepe Godoyk idatzi eta Jon Spinarok ilustratu. Doan eta libre deskargatzeko, inprimatzeko eta eskoletan erabiltzeko. Beheko esteka honetan jaitsi daiteke PDF formatuan ipuin osoa, lau hizkuntzatan: https://geuria.eus/wp-content/uploads/2024_01_18_yodog.pdf

“Nik erakutsi nion Madonnari ‘Birjina gaztetto bat zegoen’ kanta”

Euskadi irratia / Faktoria / 2023-11-22

Jamixel Bereau, Kalakan taldeko kideak kontatu du Madonnaren 2012ko “MDNA” birarako lanketan erakutsi ziola orain “Celebration” kontzertu sortan “Like a prayer” kantaren aurretik erabiltzen duen abestia.

Madonna “Birjina gaztetto bat zegoen” euskal kantu zaharraren pasarte bat erabiltzen ari da “Like a prayer” abestiaren aurretik, mundu osoan barrena egiten ari den “Celebration” biraren barruan. Kalakan taldeko Jamixel Bereauk “Faktoria” magazinean kontatu duenez, berak erakutsi zion Madonnari abestia, 2012ko “MDNA” birarako prestaketetan, hain zuzen, Kalakan hirukotea poparen erreginarekin batera oholtzan ikusi genuen kontzertu sorta hartarako.

GERO, Pedro Agerre “Axular”

ARGIA / Imanol Epelde

Alferren kontra idatzitako liburu bat da euskaraz argitaratutako obra ezagunenetako bat.

Pedro Agerre, Axularrena, 1643an argitaratua.

Liburua idazkeragatik da ezagun. Baina esaten dituen gauzengatik ere nabarmendu daiteke.

Gero dioenak, bego dio. Beti gero eta gero dabilenak, azkenean gauzak egin gabe uzten dituela, gerorako alegia.

Liburuaren hitzaurrearen zati bat hemen, kantu bilakatua.

Egun batez, konpaiñia on batean, euskaldunik baizen etzen lekhuan nengoela, ekharri zuen solhasak, izan zen perpausa, etzuela, deusek ere hanbat kalte egiten arimako, eta ez gorputzeko ere, nola egitekoen geroko utzteak, egunetik egunera, biharretik biharrera luzatzeak. Eta on zatekeiela, gauza hunetzaz liburu baten, euskaraz, guztiz ere euskararik baizen etziakitenentzat, egitea: eta hartan, gero dioenak bego dioela erakustea. Konpaiñia berean galdegin zen berehala, ea nori emanen zeikan liburuaren egiteko kargua. Eta bertze guztien artetik, hasi zeizkidan niri neroni aditzera emaiten, lehenbizian kheinuz eta aieruz, eta gero azkenean, klarki eta agerriz, nik behar nituela, egiteko hartan eskuak sarthu. Ordea nola ezpainintzen neure buruaz fida, desenkusatu nintzen ahal bezanbat. Baiña alferrik, zeren hain zinez eta batetan lothu zeizkidan, non ezetz erraiteko bide guztiak hertsi baitzerauzkidaten. Eta hala deliberatu nuen, buru-eragotzkarri bezala, liburutto baten, bi partetan partiturik, gero hunen gaiñean egitera.