Bolbora taldea Lizarraldean sortzen da 2010 urte inguruan. Musika abentura ezberdinetan ibilitako musikariak biltzen dira bertan, aurretik landutako musika norabide berri batean saiakera eginez. Ska rock giroetatik abiatuz, funka, reggaea, Kunbia edo erritmo dangarriak batu dira taldearen musika unibertsora, kolorez beteriko kantuak sortuz. ‘Bizi Zioa’ taldearen iraupen luzeko hirugarren lana da, eta bederatzi kantuz osatua dator. Horietako bat: Munduari bira!!
Kategoriaren artxiboa: Sailkatu gabea
Rozalen, euskaraz!
Xabier Letek Xalbador bertsolariaren omenez idatziriko abestia (“Lore bat, zauri bat”, 1978) askok kantatu izan dute. Euskal kulturatik kanpoko gutxik, ordea.
Ura bere bidean egitasmoaren barruan, Rozalenek Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin “Xalbadorren heriotzean” kanta abestu du.
EmariApp
Erreferentziazkoak izan daitezkeen emakumeei buruzko euskarazko joko bat da. Doakoa da, eta telefono mugikorretara eta tabletetara deskarga daiteke. Kalaka Kooperatiba elkarte txikiak kaleratu du eta emakumeek egindako ekarpena ezagutaraztea du helburu.
Ergatiboa, zertarako?
Hiltzailea nor den jakiteko!!!
Zein da posturarik aerodinamikoena txirrindularientzat?
Italiako Giroa bukatzear dago. Hiru astez ikusi izan ditugu txirrindulariak 3518,5 km-ko ibilbidea egiten, 21 etapatan banatuta. Baliteke norbaiti arreta eman izana mendateak jaisterakoan hartzen dituzten postura bitxiak, ezta? Izan ere, postura aerodinamikoak hartzen dituzte jaitsieran kronoari milaren bat lapurtzeko. Baina balio al du zerbaiterako? Eta horrela balitz, zein litzateke posturarik hoberena abiadura handiena lortzeko?
Iparra galdu – ZELANDA
Etsipenaren bazter garratzenetatik ere lore ederrak irtetzen direlako. Iparra galdu behar delako, iparra berreskuratzeko.
Plataforma guztietan entzun eta ikusgai.
D’ortagnan eta hiru Mosketxakurrak
D’Ortagnan eta hiru Mosketxakurrak filma euskaraz ikusteko aukera iritsi da zinema-aretoetara.
Jarraitu irakurtzenHitzeman
Pello Reparaz (ZETAK) musikariak “Hitzeman” bideoa aurkeztu du Youtubeko bere kanalean.

Estralurtarren fenomenoa
Lorea Argarate / 2019-11-06 / 00:14:44

Gaurkoan historiara jo du Lorea Argaraterek estralurtarren inguruan egin diren hausnarketen eta gertatu diren kasuen inguruan murgiltzeko. Zergatik lotzen ditugu ovniak ezaugarri jakin batzuekin? Guztia gure imajinazioaren parte dela azaldu du Loreak. Estralurtarren fenomenoari eta beste hainbati komunikabideek ematen dioten garrantziak gizartean duen eraginaz ere aritu da.
JarriON
JarriON aplikazioarekin sakelako telefonoan hainbat kanaletan argitaratutako bideoak ikus daitezke. Gainera, Chromecast gailua izanez gero, telebistan ere ikus daitezke.