Etorkinak al dira diru-laguntza publiko gehien jasotzen dituzten herritarrak?

FAKTORIA / 2021-11-05 / 00:18:06

Etorkin gehiegi daudela, beraien erruz soldatak jaisten ari direla, diru-laguntza publiko gehienak jasotzen dituztela, segurtasun arazoak eragiten dituztela edota euskara arriskuan jarri dutela. Etorkinen inguruko iritzi horiek jaso eta estatistikekin alderatu ditugu. Bat al datoz errealitatearekin?

Kalean bolo-bolo dabiltzan iritziak dira, Euskadi irratiko mikrofonoek jaso eta antenaratu dituztenak. Zenbat dute, ordea, egiatik? Datuek berresten al dituzte iritzi horiek? Ikuspegi migrazioaren behatokiko Arkaitz Fullaondo soziologoak eman dizkigu erantzunak.

Egunerokotasunaren Kontrola

Lorea Argarate / 2019-10-28 / 00:17:30

audio_ikonoa

Gure egunerokotasunean teknologiek zernolako kontrola gauzatu dezaketen adierazi du Lorea Argaratek adibide praktiko baten bitartez. Horrez gain, sare sozialek gure datuak kontrolatzeko modu desberdinei buruz ere hitz egin du. Sare sozialetan gezurrak esateak ez dauka zigorrik. Nola jakingo dugu zer den egia eta zer gezurra?

Hego Euskal Herriko hezkuntza komunitatea, sakelakoak debekatzearen aurka

Faktoria / 2018-09-13 / 00:19:21

audio_ikonoaZigor Ibarzabal, Iosu Mena eta Iñigo Salaberriarekin hitz egin dute mugikorrak eskoletan baimendu behar ote diren edo ez gaiaren inguruan.

Danel Eizagirrek Bob Dylanen biografia egin du eta Ispasterrekoa da

Amarauna 2016/12/10

Danel Eizagirre ondarrutarrak biografia bereziak egiten ditu Euskadi Irratiko Amarauna saioan. Hau horietako bat da: Bob Dylan Ispasterreko musikariak nondik nora egin duen bere bidea.