Zer da Primeran?
Primeran euskarazko eta euskal streaming plataforma da. Denetariko edukiak aurki daitezke, euskal ekoizpeneko eta nazioarteko telesailak, zinea, dokumentalak eta haurrentzako edukiak.
Zer da Primeran?
Primeran euskarazko eta euskal streaming plataforma da. Denetariko edukiak aurki daitezke, euskal ekoizpeneko eta nazioarteko telesailak, zinea, dokumentalak eta haurrentzako edukiak.
Kontxu Odriozolak, Elena Iruretak, Jose Ramon Soroizek eta Mikel Garmendiak egindako antzezlan arrakastatsua osorik ikusgai duzue.
Kontxu Odriozolak eta Elena Iruretak idatzi zuten gidoia eta Mikel Garmendia eta Jose Ramon Soroizen laguntzarekin laukotean antzezten hasi ziren 1989an. Eneko Olasagasti izan zen zuzendaria.
Bolbora taldea Lizarraldean sortzen da 2010 urte inguruan. Musika abentura ezberdinetan ibilitako musikariak biltzen dira bertan, aurretik landutako musika norabide berri batean saiakera eginez. Ska rock giroetatik abiatuz, funka, reggaea, Kunbia edo erritmo dangarriak batu dira taldearen musika unibertsora, kolorez beteriko kantuak sortuz. ‘Bizi Zioa’ taldearen iraupen luzeko hirugarren lana da, eta bederatzi kantuz osatua dator. Horietako bat: Munduari bira!!
Xabier Letek Xalbador bertsolariaren omenez idatziriko abestia (“Lore bat, zauri bat”, 1978) askok kantatu izan dute. Euskal kulturatik kanpoko gutxik, ordea.
Ura bere bidean egitasmoaren barruan, Rozalenek Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin “Xalbadorren heriotzean” kanta abestu du.
Gauerditik aurrera ez da kanposantuetan egon behar; zergatia ezagutzeko Bizkaiko kondaira batean oinarritutako film labur hau ikusi beharko duzue.
Ekaineko solstizioarekin batera ondorengo bideoklipa argitaratu du Gatibu taldeak, uda hasierari bizitasuna eta kolorea emateko!
“‘Ama Mu etxera itzuli da” filma zinema-aretoetan ikusgai!!
Familia osoarentzako pentsatutako suediar filma da “Ama Mu etxera itzuli da”, Christian Rylteniusek zuzendua eta Jujja Wieslanderren haurrentzako liburu batzuetan oinarritua.
Sinopsia: Zikoina bidaiaria baserrian agertzen den egunean, Ama Muk bere buruari galdetzen dio zer esan nahi duen benetan ‘etxe’ hitzak. Nola egon daiteke ziur bizi den belardia eta landetxea bere etxea direla? Eta mundu handi horretako beste lekuren batean bizitzeko leku hoberik balego? Beleari kosta egiten zaio lagunari erakustea bizitzeko leku aproposena ez duela zertan kanpoan topatuko.
Italiako Giroa bukatzear dago. Hiru astez ikusi izan ditugu txirrindulariak 3518,5 km-ko ibilbidea egiten, 21 etapatan banatuta. Baliteke norbaiti arreta eman izana mendateak jaisterakoan hartzen dituzten postura bitxiak, ezta? Izan ere, postura aerodinamikoak hartzen dituzte jaitsieran kronoari milaren bat lapurtzeko. Baina balio al du zerbaiterako? Eta horrela balitz, zein litzateke posturarik hoberena abiadura handiena lortzeko?