Non bukatzen da burla bullyingari paso emateko?

Bullyingaren ezaugarriak definitzen saiatu dira Hamaika telebistako Ertzak saioan. Noiz da burla, printzipioz arriskurik gabekoa eta noiz da benetako eraso? Identifikatzen al dira bullying mota ezberdinak? Modu berean tratatu behar da eraso homofobo bat eta bestelako arrazoiak medio gertatzen den bullyinga? Jose Antonio Oñederra psikologian doktorearekin eta Gehituko Xabier Lozano eta Juan Ramon San Sebastiarekin hitz egin dute.

Bestetik, interesgarria da Iruñean bullyinga jasan zuten hainbat gaztek sortu duten taldea Bullyingaren aurka altxatu

Bilbon ‘parkour’-a egiten du Asier Osmak, eta hortz guztiak ditu!

Hirigorrian / 2016-01-26 / 00:31:22

entzunParkour Bilbao-ko kidea da Asier Osma eta hiriko kale eta plazetan saltoka, korrika eta txiribueltaka ibiltzen dira. Baita Bilbotik kanpora ere. Lehiaketak hala ere, ez dira euren filosofiaren barruan sartzen.

Atzerrian lan esperientziak izan dituzten gazteak mahai bueltan

Amarauna / 2016-01-02 / 00:32:29

entzunKrisia hasi zenetik, hamar mila gaztek alde egin dute Euskal Herritik lan bila. Baina, nolakoa da atzerrian bizi diren gazte hauen bizimodua? Horretaz gutxi jakiten da. Solasaldian aritu dira gai horren inguruan lau gazte eta bere esperientzia kontatu dute.