“Hezkuntza Baliabide Irekiak” izenburua duen EIBZren (eibz@educacion.navarra.es) orrialde hau (egilea: Orreaga Urroz), Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa lizentzia baten mende dago (kontrakorik adierazi ezean).
EIBZk ez du bere gain hartzen orrialdean aipatzen diren hirugarrenen esteken konexioaren edo edukien ondoriozko erantzukizunik.
Zer dira HBIak?
Honako hauek dira Hezkuntza Baliabide Irekiak (HBI): “Ikasteko, irakasteko eta ikertzeko materialak dira, zeinahi formatu eta euskarritan daudenak, jabetza publikokoak edo egile-eskubideek babestuak, eta lizentzia ireki batekin argitaratu direnak, aukera ematen duena haietara sartzeko, haiek berrerabiltzeko, birmoldatzeko, egokitzeko eta birbanatzeko hirugarrenendako inolako kosturik gabe“. (UNESCO 2019).
OER logoa, euskaraz HBI (CC BY-SA 4.0), Berritzeguneak euskaratuta Jonathan Mello-ren obra honetatik abiatuta: Global Open Educational Resources Logo (CC BY)
HBIei buruzko infografia hau, Cedec-en REA: Recursos Educativos Abiertos infografiaren itzulpena da (itzulpena, Euskarabideko itzulpen Atala; maketazioa, EIBZ) eta Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 4.0 Nazioarteko lizentzia baten mende dago.
HBIaren edukiak hautatzen
HBIaren CANVASa izenburua duen lan hau Cedec-en CANVAS REA lanaren itzulpena da, eta gure Hezkuntza Baliabide Irekiaren (HBI) sorrera planifikatzen lagunduko digu. Sandra Schön eta Martin Ebner autoreek Open Education Austria proiekturako sortutako ereduan oinarrituta dago.
- HBIaren CANVASa (PDFa)
- HBIaren CANVAS-a (.odp formatuan dagoen fitxategi editagarria). Editatu ahal izateko, deskargatu beharra dago.
- HBIaren CANVASa (Google Aurkezpenak-eko fitxategi editagarria)
- Google Drive-ko “Nire unitatea” atalean kopia bat egiteko: “Fitxategia”>”Egin kopia bat”
- Deskargatzeko: “Fitxategia”>”Deskargatu” (formatu hauetan deskarga daiteke: pptx., odp., pdf., txt., jpg., png., .svg.)
IDU siglak Ikaskuntzarako Diseinu Unibertsalari egiten dio erreferentzia. Hezkuntza baliabide bat prestatzean edo hautatzean IDUaren ikuspuntutik egiten badugu, irisgarritasun unibertsala lortzetik hurbilago egonen gara.
Hezkuntza baliabide digitalak ebaluatzeko egiaztapen-zerrenda honek (Proyecto_CREA-ren “Checklist CREA _DUA_Versión_Reducida” lanaren itzulpena da) ez du kontrol-tresna izan nahi, baizik eta hezkuntza-praktikak IDUarekin sistematizatu nahi dituzten irakasleei edo beste profesional batzuei laguntzeko tresna.
- Checklist-a_IDUarekin sortzen_Bertsio_murriztua (PDFa)
- Checklist-a_IDUarekin sortzen_Bertsio_murriztua (.odp formatuan dagoen fitxategi editagarria). Editatu ahal izateko, deskargatu beharra dago.
- Checklist-a_IDUarekin sortzen_Bertsio_murriztua (Google Dokumentuak-eko fitxategi editagarria)
- Google Drive-ko “Nire unitatea” atalean kopia bat egiteko: “Fitxategia”>”Egin kopia bat”
- Deskargatzeko: “Fitxategia”>”Deskargatu” (formatu hauetan deskarga daiteke: .docx, .odt, .rtf., .pdf, .txt, .html, .epub)
Irakasleek egiten dituzten materialen kalitatea baloratzea garrantzitsua da. “HBI baten kalitatea ebaluatzeko egiaztapen-zerrenda” (Cedec-en “Lista de Comprobación para evaluar la calidad de un REA”-tik itzulitakoa) beren materialak sarean lantzen eta partekatzen dituzten irakasleei laguntzeko tresna da. Bi atal ditu: adierazleak dituen egiaztapen-zerrenda eta adierazle bakoitzerako zehaztapenak dituen eranskina.
- HBI baten kalitatea ebaluatzeko egiaztapen-zerrenda (PDFa)
- HBI baten kalitatea ebaluatzeko egiaztapen-zerrenda (.odt formatuan dagoen fitxategi editagarria). Editatu ahal izateko, deskargatu beharra dago.
HBIaren IKTak hautatzen
Cedec-eko 24 herramientas de software libre para el aula infografiaren itzulpena (Berta Martínez, Susana López, J.Miguel Andonegui, Asier Astigarraga) da. Infografia honetan software libreko 24 tresna agertzen dira: behar bakoitzerako, tresna bat.
eXeLearning hezkuntza baliabideak sortzeko kode irekiko tresna informatikoa da, eta sortutako baliabideak hainbat formatutara esporta daitezke: SCORM, IMS…
HBIaren euskara hobetzeko baliabideak
- Euskaltzaindiaren hiztegia. Hiztegi arau-emailea da.
- Elhuyar (eu-es). Euskara-gaztelania, euskara-ingelesa eta euskara-frantsesa hiztegiak kontsultatzeko gunea da.
- Euskalterm (Eusko Jaurlaritza). Terminologia banku publikoa da.
Euskara Batuaren Eskuliburua. Argitalpen honetan Euskaltzaindiak hartutako erabakiak eta emandako arau zein gomendioak modu didaktiko, erakargarri eta argian bildu ditu.
Itzultzaile automatikoek testuak itzultzen laguntzen digute, eta batzuetan komeni da itzultzaile bat baino gehiago kontsultatzea.
Baliabideen bankuak
Jarraian gure baliabideetan txertatzeko multimedia baliabideen hainbat banku eskaintzen ditugu. Informazio hau Cedec-en “Bancos gratuitos de imágenes, música, iconos, vídeos y sonidos” artikulutik atera dugu (CC BY-SA).
OHAR GARRANTZITSUA: baliabide bakoitzaren baimena zein den (zer baldintzatan zer ekintza egitea ahalbidetzen duen) ongi ikusi behar da.
Lizentziak eta aipamen bibliografikoak
- “Lizentziei buruz” (Creative Commons)
- “Ikustekoak dira… lizentziak” bideoa (Cedec-en “HQV6. Hay que ver… las licencias” jatorrizko bideoaren itzulpena): bertan modu informalean azaltzen direa Creative Comons lizentziak.
- “Creative Commons lizentziak” infografia
Infografia honetan, Creative Commons lizentzien eskema bat ageri da.
Irakasleendako erabilera lizentzien gida praktikoa
Gida hau Cedec-en Guía práctica de licencias de uso para docentes-en itzulpena eta egokitzapena da. Itzulpena Euskarabideko Itzulpen Atalak egin du eta maketazioa eta egokitzapena, berriz, EIBZk. Kontsultarako material honek aukera ematen digu gure hezkuntza baliabideetan zer material sar ditzakegun eta gure eskoletan zer baldintzatan erabil ditzakegun jakiteko. Halaber, lizentzia irekiak erabiltzearen aldeko apustua egiten du, irakasleek sortutako baliabideen hedapena, eraldaketa eta eguneratzea sustatzeko.
Hauek dira gidaren eduki garrantzitsuenetako batzuk laburbiltzen dituzten infografiak:
- 1. Nork babesten ditu gure eskubideak?
- 2. HBI: Hezkuntza Baliabide irekiak
- 3. Eskuragarria vs irekia
- 4. Jabetza intelektualari buruzko legeak babestutako obrak
- 5. Egile eskubideak
- 6. Ustiapen eskubideak irakaskuntza eremuan
- 7. Egile eskubideen titularra, obra motaren arabera
- 8. Egile eskubideen mugak eta salbuespenak
- 9. Creative Commons lizentzien ezaugarriak
- 10. Creative Commons lizentziak
- 11. Lizentzien semaforoa
- 12. CC lizentzien izaera “ez-komertziala”:
- 13. Sarean eskuragarri dauden materialak
- 14. Zer txerta dezaket nire hezkuntza baliabideetan?
- 15. Zer egin dezaket nire eskoletan?
- 16. Lizentzien bateragarritasuna – egokitzapena
- 17. Lizentzien bateragarritasuna – bateratzea
- 18. Egile-eskubideak, jabari publikoa eta lizentzia irekiak
- 19. Zer material sar ditzaket nire baliabideetan?
Aurkezpen honen helburua egile eskubideei eta erabilera baimenei buruzko sintesi bat egitea da eta, horretarako, gida oinarritzat hartu da.
- Egile eskubideak eta erabilera baimenak aurkezpena
Gidaren atal honetan hezkuntza materialak sortzerakoan kanpoko edukiak txertatzeko aukerak aztertzen dira:
Gidaren atal honetan materialak partekatzeari buruzko informazioa ematen zaigu:
Baliabide gehiago
- CREA Proiektua, Extremadurako Juntaren Hezkuntza eta Enplegu Kontseilaritzarena. Lehen eta Bigarren Hezkuntzarako hezkuntza baliabide irekien sorta da, ikasgelan ikaskuntza prozesu anitzei erantzutea helburu duena. CC BY-SA lizentzia.
- EDIA Proiektua, Cedec. Ikasgelan eraldaketa metodologikoa eta digitala bultzatzeko proposamen didaktikoen bankua da. CC BY-SA lizentzia.
- Ibilbide didaktikoak – INTEF. Ibilbide didaktikoetan multzokatuta aurkezten diren baliabideen bankua da.
- Ikaskuntza egoerak – INTEF. Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoko irakasleek sortutako ikaskuntza egoeren eta beste material didaktiko batzuen bilduma. (Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 4.0).
- REA/DUA Proiektua. Andaluziako Juntaren Hezkuntza Garapen eta Lanbide Heziketako Kontseilaritzaren proiektua, Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko hainbat irakasgaitako hezkuntza baliabide irekiak ditu. Baliabide horiek ikaskuntza egoeren ingurukoak dira.
Bibliografia
Aipuak eta erreferentzia bibliografikoak nola egin | EHU. (d. g.). Eskuragarri hemen: https://www.ehu.eus/documents/11525391/0/APA-7-es.pdf/373ff6fe-002a-2915-1a3e-d449297b5c9b?t=1638532627409 (Kontsulta eguna: 2023/06/13)
Amarauna. (d. g.). | Eusko Jaurlaritza. Eskuragarri hemen: https://www.amarauna.euskadi.eus/es (Kontsulta eguna: 2023/06/13)
Artículo: 24 herramientas de software libre para el aula. | Cedec. (2023a, maiatzak 8). Eskuragarri hemen: https://cedec.intef.es/24-herramientas-de-software-libre-para-el-aula/ (Kontsulta eguna: 2023/06/13)
Artículo: Canvas para crear Recursos Educativos Abiertos | Cedec. (d. g.). Eskuragarri hemen: https://cedec.intef.es/canvas-para-crear-recursos-educativos-abiertos/ (Kontsulta eguna: 2023/06/13)
Artículo: Lista de comprobación de calidad de un Recurso Educativo Abierto | Cedec. (2023b, ekainak 1). Eskuragarri hemen: https://cedec.intef.es/lista-de-comprobacion-de-calidad-de-un-recurso-educativo-abierto/ (Kontsulta eguna: 2023/06/13)
Cedec_Intef. (2023, ekainak 6). Ikustekoa da nola aldatzen ari den hezkuntza. 6. Atala: Lizentziak. [Bideoa]. Youtube. Eskuragarri hemen: https://www.youtube.com/watch?v=7WpEDi85w9M (Kontsulta eguna: 2023/06/21)
Deklinabide-taulak—Euskara Batuaren Eskuliburua. (d. g.). Eskuragarri hemen: https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_ebe&view=bilaketa&task=pdf&Itemid=1161&atala=deklinabide-taulak (Kontsulta eguna: 2023/06/13)
Elia. (d. g.). Elia. Eskuragarri hemen: https://elia.eus (Kontsulta eguna: 2023/06/13)
Euskalterm—Euskararen corpusa—Euskadi.eus. (d. g.). Eskuragarri hemen: https://www.euskadi.eus/euskalterm/ (Kontsulta eguna: 2023/06/13)
Euskaltzaindiaren Hiztegia—Argibideak eta erabiltzeko gida. (d. g.). Eskuragarri hemen: https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_hiztegianbilatu&task=argibideak&Itemid=1693&lang=eu (Kontsulta eguna: 2023/06/13)
Euskaltzaindiaren Hiztegia—Bilaketa. (d. g.). Eskuragarri hemen: https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_hiztegianbilatu&task=hasiera&Itemid=1693&lang=eu (Kontsulta eguna: 2023/06/13)
Euskara-Gaztelania itzultzaile automatiko neuronala. Eskuragarri hemen: https://www.euskadi.eus/itzuli/ (Kontsulta eguna: 2023/06/13)
EXeLearning.net | La evolución de eXeLearning. (d. g.). Eskuragarri hemen: https://exelearning.net/eu/ (Kontsulta eguna: 2023/06/13)
Fundazioa, E. (d. g.). Elhuyar hiztegia. Elhuyar Hiztegia. Eskuragarri hemen: https://hiztegiak.elhuyar.eus/ (Kontsulta eguna: 2023/06/13)
Glosarioa—Euskara Batuaren Eskuliburua. (d. g.). Eskuragarri hemen: https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_ebe&view=bilaketa&task=pdf&Itemid=1161&atala=glosarioa (Kontsulta eguna: 2023/06/13)
HBI: 3.1 Zer da eXeLearning. (d. g.). | Berritzegunea. Eskuragarri hemen: https://elearning3.hezkuntza.net/013161/mod/resource/view.php?id=574 (Kontsulta eguna: 2023/06/13)
HBI: 3.2 eXeLearning maneiua. (d. g.). | Berritzegunea. Eskuragarri hemen: https://elearning3.hezkuntza.net/013161/mod/resource/view.php?id=575 (Kontsulta eguna: 2023/06/13)
Hezkuntza baliabide irekiak. (2023). Wikipedia, entziklopedia askea. Eskuragarri hemen: https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Hezkuntza_baliabide_irekiak&oldid=9284733 (Kontsulta eguna: 2023/06/13)
Hobelex. (d. g.). UZEI. Eskuragarri hemen: https://uzei.eus/baliabideak/hobelex/ (Kontsulta eguna: 2023/06/13)
Irakasleendako erabilera lizentzien gida praktikoa. (d. g.). Eskuragarri hemen: https://descargas.intef.es/cedec/proyectoedia/guias/contenidos/Irakasleendako_erabilera_lizentzien_gida_praktikoa/index.html (Kontsulta eguna: 2023/06/13)
Itinerarios didácticos. (d. g.). INTEF. Eskuragarri hemen: https://intef.es/recursos-educativos/itinerarios-didacticos/ (Kontsulta eguna: 2023/06/18).
Kalko oker nabarmen batzuk—Euskara Batuaren Eskuliburua. (d. g.). Eskuragarri hemen: https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_ebe&view=bilaketa&task=pdf&Itemid=1161&atala=kalkoak (Kontsulta eguna: 2023/06/13)
Laburdura, zeinu, kolore eta erreferentziak—Euskara Batuaren Eskuliburua. (d. g.). Eskuragarri hemen: https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_ebe&view=bilaketa&task=pdf&Itemid=1161&atala=laburdurak (Kontsulta eguna: 2023/06/13)
Lizentziei buruz—Creative Commons. (d. g.). Eskuragarri hemen: https://creativecommons.org/licenses/?lang=eu (Kontsulta eguna: 2023/06/13)
Nola egin dokumentu elektronikoen aipamen bibliografikoa. IVAP. Eskuragarri hemen: https://www.ivap.euskadi.eus/contenidos/blog_post/aipamenbibliografikoak/eu_def/adjuntos/Nola%20egin%20dokumentu%20elektronikoen%20aipamen%20bibliografikoa.pdf (Kontsulta eguna: 2023/06/13)
Procomun. (d. g.). Eskuragarri hemen: https://procomun.intef.es/eu (Kontsulta eguna: 2023/06/13)
Programa CREA – Portal de innovación y tecnología educativa. (d. g.). Eskuragarri hemen: https://programacrea.educarex.es/ (Kontsulta eguna: 2023/06/13)
Proyecto EDIA: Recursos Educativos Abiertos | Cedec. (d. g.). Eskuragarri hemen: https://cedec.intef.es/recursos/ (Kontsulta eguna: 2023/06/13)
Proyecto CREA/DUA: Recursos Educativos Abiertos | Cedec. (d. g.). Eskuragarri hemen: https://www.juntadeandalucia.es/educacion/portals/web/transformacion-digital-educativa/rea (Kontsulta eguna: 2023/06/13)
Puntuazio-markak—Euskara Batuaren Eskuliburua. (d. g.). Eskuragarri hemen: https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_ebe&view=bilaketa&task=pdf&Itemid=1161&atala=puntuazio-markak (Kontsulta eguna: 2023/06/13)
qué-son-los-REA_hz.png (PNG irudia, 4961 × 3508 pixel)—Eskalatua (%21). (d. g.). Eskuragarri hemen: https://cedec.intef.es/wp-content/uploads/2023/04/qu%C3%A9-son-los-REA_hz.png (Kontsulta eguna: 2023/06/13)
Recursos | Cedec. (d. g.). Eskuragarri hemen: https://cedec.intef.es/recursos/ (Kontsulta eguna: 2023/06/18)
Situaciones de aprendizaje. (d. g.). INTEF. Eskuragarri hemen: https://intef.es/recursos-educativos/situaciones-aprendizaje/ (Kontsulta eguna: 2023/06/19).
Vicomtech. (d. g.). BATUA.eus—Euskarazko itzultzailea. Eskuragarri hemen: https://www.batua.eus/ (Kontsulta eguna: 2023/06/13)
Xuxen.eus—Xuxen—Xuxen euskarazko zuzentzaile ortografiko eta gramatikalaren webgunea. (d. g.). Eskuragarri hemen: http://xuxen.eus/eu/home (Kontsulta eguna: 2023/06/13)
Zalantza eragiten duten zenbait hitz eta izen berezi—Euskara Batuaren Eskuliburua. (d. g.). Eskuragarri hemen: https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_ebe&view=bilaketa&task=pdf&Itemid=1161&atala=zalantza-hitzak (Kontsulta eguna: 2023/06/13)
Partekatu