– Gelako liburutegi digitala izeneko webgunea Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzendua dago. Ikasleek gelan hiztegiak, entziklopediak eta zuzentzaile ortografikoak izanen dituzte eskura, baita euskaraz entzun-ikusi-irakurtzeko baliabideak ere.
– Hor barna… webgunean euskaraz irakasten duten irakasleendako albiste interesgarriak aurkituko dituzue: erakusketak, deialdiak, lehiaketak eta zenbait agenda.