|
HIZTEGI BATUA
- Bi hitz, hasi aurretik
- Hiztegia erabiltzeko zenbait ohar
1. |
Bi hitz, hasi aurretik |
|
Euskaltzaindiak hiztegi alorrean hartu dituen erabaki
eta gomendio guztiak hartzen ditu bere mendean Hiztegi Batuak. Hiztegi
arauemailea da, beraz.
Gaur egun darabilgun liburuxka Hiztegi Batuaren lehen idatzaldia
da; hori dela eta, askotan ez da agertuko gure lanerako behar dugun
hainbat hitz edota hitz horien azalpenik. Hiztegi bat osatzeko prozesua
luzea da eta tentu handiz aztertu behar dira behin betiko hitzen
formak eta edukiak ezer erabaki aurretik.
Horregatik daude oraindik dauden gabeziak.
Forma bat edo beste aukeratzeko orduan, bi irizpide nagusi izan
ditu Euskaltzaindiak:
a) Tradizio idatzia eta egungo erabilera (Orotariko Euskal Hiztegia
eta Euskara Corpusa).
b) Alde bateko eta besteko euskaldunak batzen gaituzten formak
hobestea.
Hiztegian jasotzen ez diren hitzei buruz esan behar da, bestalde,
Euskaltzaindiak ez dituela oraingoz onartzen, baina ezta gaitzesten
ere. Oro har, hitz horiek bigarren idatzaldian onartuko edo gaitzetsiko
dira. |
|
|
|
|
2. |
Hiztegia erabiltzeko zenbait
ohar |
|
2.1. |
Hitz baten aldaeren artean Euskaltzaindiak aldaera bat
onartu du eta besteak baztertu. Aldaera baztertuekin bitara jokatu
du: |
|
|
a) |
Zalantzazkoak baztertu egin dira, aldaera baztertuari izartxo bat
erantsiz eta “e.” ikurraren ondoan forma hobetsia
adieraziz: “erropa* e. arropa”. |
|
|
b) |
Gehiengo handi batek dialektaltzat jotzen dituen aldaerak
(barri, izandu...) baztertu eta horien ondoan erabili beharrekoa adierazi
da. Esan behar da, bestalde, “e.” ikurra daramaten
hitzok adierarik arruntenetan soilik gaitzesten direla: esaterako,
“kartera* e, diru(-)zorro, paper(-)zorro”
sarrerak adierazten du adiera horretan soilik gaitzesten dela, ez
bestetan. |
|
2.2.
|
Hainbat hitzen formaren atzean Bizk., Ipar., Naf.,
Gip.... ikurrak ematen dira. Hitzok ez dira baztertzen; aitzitik,
euskalki hitzok Hiztegi Batuan sartzeak adierazten du Euskaltzaindiak
bultzatu egin nahi dituela idazleak hitz horiek erabiltzera. |
|
2.3.
|
Heg. ikurrak adierazten du hitz hori normalean
Hegoaldean soilik erabiltzen dela, baina ez zaio inolako oztoporik
jartzen hitz hori erabiltzeari. Beste batzuetan adierazi nahi da
delako hitza berria dela eta gaztelania ez dakitenentzat ulergaitza
dela; horregatik askotan Ipar. marka daramaten hitzekin
osatuko dute bikote bat: Heg. alfonbra eta Ipar. tapiz.
Beraz, forma biak onartzen dira. |
|
2.4. |
Beste hitz batzuek “h.” (hobe) ikurra daramate
ondoan. Hemen bi multzo bereizten dira. |
|
|
a) |
Euskalki marka daramatenak. Horrelakoetan, “hobe” hori
Euskal Herri osoari begira idazten diren testuetako erabilerari soilik
dagokio (Guaixe edo Ttipi-ttapa aldizkarietan, esaterako,
hitz egokia izan daiteke). |
|
|
b) |
“Zigarro 2 Heg. “zigarro txikia”
h. zigarreta” edo “Partidu
Heg. 1 h. partida”. Euskaltzaindia
konturatzen da zaila dela idazle guztiek hauek denak onartzea hasieratik,
baina pausoka joaten bada... Senak erakutsiko du nola jokatu egoera
bakoitzean. |
|
2.5. |
Aditzei dagokienez, era burutua, aditzoina eta era burutugabea
adierazten dira. Zenbaitetan, gainera, aditzoinak aukera bikoitza
du –ahuldu, ahul(du), ahultzen edo gorritu, gorri(tu),
gorritzen–. Parentesi artean dagoen (-du) edo
(-tu) horrek esan nahi du izen, izenondo nahiz aditzondoetatik
eratorritako aditzetan, ez dadin ahuldu eta ez dadin
ahul, biak onartzen direla aditzoin moduan. |
|
2.6.
|
Hainbat sarreratan hitzaren maila adierazi
da, behe mailakoak –lagunartekoak eta herrikoiak– eta
goi mailakoak edo jasoak –literarioak, etab.– bereiziz. |
|
|
|
- Erabileraren aldetik, hitz zaharkituak (zah.), gutxi
erabili direnak (g. er.) eta gaur egun gutxi erabiltzen direnak
(g. g. er.) ere markatu dira. |
|
|
|
- Orobat, teknika eta zientzia hitzei dagokienez, bakoitzaren
alorra mugatu da (Mat., Admin.) laburduren bidez. |
|
|
|
- Sinonimoak: batzuk sinonimo beteak dira eta beste batzuk ez. Adibidez,
euskarazko bela guztiak haize(-)oihal dira, eta
orobat haize(-)oihal guztiak bela; hortaz, “bela
Sin. haize(-)oihal” eta “haize(-)oihal
Sin. bela” eman dira; baina, aldiz,
nahiz azote guztiak zigor izan, zigor guztiak
azote ez direnez, “azote Sin.
zigor” eman da, baina ez alderantzizkoa. |
|
2.7. |
Sarrera askotan hitzen adierak zenbakien bidez ematen
dira. Adibidez: herbal batez ere Ipar. eta Naf. 1
‘ahula’. 2 ‘elbarria’. Adiera bakoitza argitze
aldera, definizio xumeez eta hitz adierazgarriez baliatu da Euskaltzaindia.
Esaterako: bezatu “animaliak hezi”. Era
berean, betortz “letagina”
ematen denean, betortz hitza argitu nahi zaio ezagutzen ez duenari
eta, bide batez, adierazi betortz baino erabiliagoa eta egokiagoa
dela letagina hitza. |
|
|