Irakurketa dialogikoak

2020ko otsailaren 6an EIBZn irakurketa dialogikoen inguruko informazioa saio bat egin zen A ereduko irakasleekin. Hiru helburu zituen prestakuntza honek:

  • Irakurketa dialogikoak zer diren ezagutzea
  • A ereduan irakurketa dialogikoak aplikatzearen egokitasuna aztertzea
  • A ereduko irakasleei komunikazio eta hartu emanen toki bat eskaintzea

Saioan irakurketa dialogikoak aplikatzearen egokitasuna zalantzan jarri zen eta A ereduko ikasleekin aplikatzeko dauden zailtasunak azaleratu ziren. Dena den, saioa oso interesgarria izan zen, A ereduko irakasleek beraien praktikaz eta bizipenez hitz egiteko aukera izan zutelako eta ideiak elkartrukatzeko balio izan zuelako.

Irakurketa dialogikoak zer diren ezagutu eta oso era xume eta egituratu batean A ereduko ikasleekin aplikatzera animatzen bazara, hemen duzu saioan erabilitako aurkezpena:

dokumnetazioa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude