Atalen artxiboak: Etapa HH

Haur Hezkuntzarako 6 antzerki

“A eredua: material didaktikoen lanketa Haur Hezkuntzan” izeneko ikastaroan sortutako materialetako bat duzue hau. Ikastaro honetan sortutako material gehiago ikusi nahi badituzu klik egin hemen.

3 urte

Peru eta Marigorringo
antzerkia A eredua
eredua
Tximeleta eta loreak
antzerkia A eredua
eredua

4 urte

3 txerrikumeak eta otsoa
antzerkia A eredua
eredua
Txanogorritxo
antzerkia A eredua
eredua

5 urte

Sagutxo kaskarina
antzerkia A eredua
eredua
Txokolatezko etxea
antzerkia A eredua
eredua

Material hau sortzeko eta antolatzeko lan talde ezberdinetan parte hartu duten A ereduko euskara irakasleak, hauek dira:

  • Mari Arrijuria
  • Josune Azcona
  • Nerea Carton
  • Maite Celayeta Oteiza
  • Sonia Encinas
  • Isaak Etxebeste
  • Enara Gonzalo
  • Miren Goñi
  • Aitziber Iraizoz
  • Miren Gurutze Jauregui
  • Nerea Lasa
  • Ainara Lopez de Alda
  • Ainara Lumbreras
  • Miguel Luna
  • Garbiñe Macazaga
  • Idoia Obineta
  • Leire Otaño
  • Jennifer Perez
  • Maria Jose Ruiz
  • Mikel Uribarren
  • Maite Uriz
  • Eneritz Zabaleta
  • Arrate Zarraua
  • Izaskun Zendoia
  • Nekane Zozaya
  • Amaia Zudaire

Aho-korapiloak

2009-2010 ikasturtean, “Euskara ikastetik euskaraz ikastera. A ereduko Haur hezkuntzako gida didaktikoa eta proiektuak” barruan Aho-korapilo hauek dituzu. Urte horretan sortutako material gehiago ikusi nahi badituzu klik egin hemen.

Hauek izan ziren bildutako aho-korapiloak:

Download (PDF, Unknown)

Hau ere interneten ikusi zuten:

aho_korapiloak

Material honen egileak ondorengo irakaslek izan ziren:

  • Beldarrain Navas, Gurutze
  • De Carlos Lazcano, Yolanda
  • Carton Telleria, Nerea
  • Esain Lazkano, Maritxu
  • Flores Zabalza, Nerea
  • Irurtia Irurzun, Otxando
  • Saralegi Alkotz, Idoia
  • Obineta Olaetxea, Idoia
  • Uzal Eskudero, Silvia
  • Zabaleta San Sebastian, Eneritz

JOLASTU GUREKIN IKASTAROA (0-6)

Jolastuko gara eta xaldun kortin, Jolastu Gurekin ikastaroaren izen ematea irekitzen da azaroaren 9a arte. Ikastaroa 12 ordukoa da. 0 urtetik 6 urte bitarteko haurren hezitzaile eta irakasleei zuzendutako jolasen ikastaroa da. Elkarrekin euskaraz jolasteko trebakuntza, baliabide desberdinak erabiliz: gure herrietako tradiziozko haur kantak, jolasak, talde dinamikak etabar. landuko dira.
Datak: azaroaren 11, 18 eta 25, eta abenduaren 2a.
Ordutegia: 17:00tik 20:00ra.
Tokia: Sanduzelai eskolako psikomotrizitate gelan.
Emailea: Olatz Pezonaga. Dindaia fundaziokoa.
Izena emateko: helbide honetan klikatu.
Plaza mugatuta, izenematearen ordenean onartuko dira. Azaroaren 9an onartuen zerrenda eman da jakitera.
Informazioa gehiago: 848 426 613 telefonoan

ikastaroa 0-6

INAUTERIAK

Inauteriak zubieta

Inauteak, ihoteak, aratusteak, gizakundea, emakundea, orakunde… neguaren amaiera eta udaberriaren sarrera iragartzen dituzten festek antzinako sinesmen animistaren jatorri mitikoa dute.
Inauteriek badute mitologiarekin zerikusia. Mitologia pertsonaiak nahiz inauteri pertsonaiak antzinatik datozkigun euskal sinismenekin batu behar ditugu. Inauteri ohiturak eta pertsonaiak kristautasuna ailegatu aurretik udaberriko ekinozioaren ospakizunekin lotuak daude.

Inauteriak altsasu

Material eta proposamen asko dugu gaur egun sarean gaia lantzeko. Hona hemen batzuk:

AGATE DEUNA

Herri askotan, makilekin ateratzen dira kalera egun horretan. Beste herri batzuetan, Kintoak ospatzen dira.

Beste hainbat erlijio ospakizunetan bezala, kristautasunaren aurretiko hainbat elementu paganorekin nahasita ageri dira kristau elementuak. Hartara, Santa Agata askotan abere gisa irudikatzen da: ahuntz edo katu itxurarekin.

Ablitasen, uste zuten Santa Agata bezperako gauean banatzen zirela hurrengo urtebeterako ekaitzak.

Bideoa:

Santa Ageda- Samaniego kantari

Letra:

Santa Ageda letra

Gabonak

Gabonak, gelan lantzeko hainbat material proposatu nahi dizuegu:

  • Olentzero: Olentzerozaleen elkartearen webgune ofiziala. Informazio eta baliabide interesgarriak.
  • Gabi de la Maza: Gabon kanten bilduma
lena 24
  • Haur Hezkutzarako 12 proiektuen barruan “Hemen dago Olentzero” izeneko proiektua duzue..
  • Lehen Hezkuntzarako, 2009-2010 ikasturtean sortutako materialen artean, gabonetan erabiltzeko LHrako fitxa desberdinak daude.
  • ETBk Olentzeroren txokoa du eta bertan hainbat baliabide aurkituko dituzu.

Hiztegia lantzen jokoen eta irudien bitartez.

“A eredua, ahozko hizkuntza irakastea” ikastaroan parte hartzen duten hainbat irakaslek proposamen berriak egin dituzte hiztegia, jokoen eta irudien bitartez, ikasteko.
Hauek dira horietako batzuk:

Batetik, Youtuben, “Albaluken” kanalean, hainbat bideo, piktogramekin eginak, aurki daitezke: koloreak, zenbakiak, formak eta animaliak, hasierako mailetan lantzeko.

Bestetik, BINGO jokoarekin, zenbakiez gain, gauza asko lan daitezke: hiztegia (familia, animaliak, jakiak…), aditzak, adjektiboak…

Bingo familia

 

DOMINOA ere erabil daiteke jolasten ikasteko. (EIBZ, Euskal Girotzen barnetegiak). Merkatuan badira horrelako jokoak eta asmatu ere egin daitezke.

Sarean JOKO asko aurki daitezke.

Batzuk ordenagailuan egiteko. Adibidez: Childtopia: bilatu hitza, letra zopa, hitzez hitz esan,…Hitzapasa, etab.

Beste batzuk dinamikoak. Adibidez: Piktionary moduko jolasa, Jolastuz ikasi (postaria), eta beste.

piktionary euskaraz

EGONALDIAK

Ikasleak euskaraz bizi daitezen aukera paregabea da egonaldia egitea. Benetako hizkuntza egoera komunikatiboan jartzen ditugu ikasleak. Euskara erabiltzen den eremua badela ikusi ahal dute eta hori motibagarria izan daiteke haien interesa pizteko. Irakasleari aukera ematen dio hizkuntza erregistro diferenteak erabiltzeko, eta ikasleak hitz egin beharreko egoeran jartzen ditugu giro lasai eta dibertigarrian.

arantza1

Hona hemen egonaldiak antolatzeko hainbat informazio.

Eskualde euskalduneko hurrengo aterpe hauetan antolatzen ohi dituzte ikastetxeentzako egonaldiak:

Arantzako aterpea.

Beintzako Orbela aterpea.

Zugarramurdiko Graxiana aterpea.

Bertiz abentura.

Nafarroan beste baliabide batzuk ere badira:
Aterpe publikoak.
Aterpe pribatuak.
Kanpinak.

Animo eta ondo pasa!

Aurretik, ondoren

AVANT_APRES- couv_BASQUE.inddTesturik gabeko album grafikoa da liburu hau, beraz, hainbat etapatan erabiltzeko aproposa da; adinaren eta mailaren arabera, jarduera desberdinak egiteko balio du: hiztegia ikasteko, istorioak sortzeko, ahozko adierazpena lantzeko…

Azalean, “bizitzan dena aldatzen da, etengabe…” esaldia ageri da, eta barruan adibideak ematen ditu, irudien bidez. Zenbait elementuren bilakaera eta garapena agertzen da: fruitua zuhaitza, beldarra tximeleta, harria eskultura, oiloa arrautza… Batzuetan, bi orritan baino ez eta, beste batzuetan, orri gehiagotan.

Bologna 2015eko sarituetako bat da.

Jarraitu irakurtzen

Zarrakazteluko eskolako ikasleak “Haur Kantarien Jaialdian”

Zarrakazteluko “Virgen de la Oliva” ikastetxeko A ereduko ikasleek Zangozako “Haur Kantarien Jaialdia 2014” emanaldian hartu zuten parte. Nayara, Amaya, Amaia, Yu, Sara, Iñigo, Leyre eta Carla, izan ziren “Aitormena” kantarekin Zangozako emanaldian aritu ziren ikasleak, Fernando irakasleak lagunduta.

Maiatzaren 31n, Burlatan egin zen emanaldi nagusian ere abestu zuten. Haien familiak ere bertan egon ziren laguntzen eta animatzen.

Amaia Domingez Euskal Kantuzaleen Elkarteko kidea eta Tafallako Ikastolako irakaslea da, eta berak antolatu du 2014ko Haur eta Gaztetxo Kantarien Jaialdiaren XX. edizioa. Bertan, Nafarroako 12 ikastetxetako 6 eta 16 urte bitarteko 136 haurrek eta gaztetxok parte hartu dute, eta 17 kantu abestu dituzte.

Zorionak Zarrakazteluko taldeari.

Begira emaitza: