“Eztei-bidaia” ala “ezkonbidaia”?

Galdera

Egokia al da gaztelaniaz “viaje de bodas” edota “luna de miel” itzultzeko eztei-bidaia esatea? Ikusi dut hainbat hiztegitan onartzen dela, baina agian egokiagoa da “ezkonbidaia”.

Erantzuna

Biak izan daitezke egokiak “viaje de bodas” edo “luna de miel” itzultzeko, nahiz ematen duen maizago erabili dela “eztei-bidaia”.

Ikus dezagun zer esaten den hiztegietan:

Elhuyar hiztegian biak agertzen dira, bai eztei-bidaia bai ezkonbidaia.

eztei-bidaia

Honen azpisarrera da: eztei

eu > es

viaje de bodas, luna de miel

ezkonbidaia

eu > es

 iz. viaje de novios, luna de miel

Hiztegi batuak ez du ez bata ez bestea jaso.

eztei

ezkon

ezkontza

Orotarikoan “ezkon-bidaia” bai, baina “eztei-bidaia” ez:

ezkon-bidaia, ezkon-bidai.

Viaje de bodas. Lizardik, oraintsuago, ezkon-bidai luzea eginarazi zion herriz herri [euskarari]. MIH 164.

Euskalterm hiztegian:

eztei-bidaia

“Ezkonbidaia” ez da bertan agertzen.

Ereduzko Prosa Gaur (EPG) webgunean bata zein bestea erabilita ikus daitezke:

ezkon-bidaia

eztei bidaia

Egungo Testuen Corpusa (ETC) webgunean:

ezkonbidaia (18 agerraldi)

eztei-bidaia (318 agerraldi)

Lexikoaren Behatokiaren Corpusa:

ezkonbidaia (8 agerraldi)

eztei-bidaia (27 agerraldi)

 

 

Atala Hizkuntza, etiketak , egilea .

Honi buruz: EIBZ

EIBZ edo Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuko zentro ofiziala da, Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuko Euskara Atalaren mendekoa. EIBZk hiru atal nagusi ditu eta ongi zehazturiko helburuak eta eginkizunak: a) Prestakuntza arloa: Euskara maila eguneratzeko eta hobetzeko ikastaroak ematea. Euskarazko ikastaroak diseinatzea eta ikastaro berriak proposatzea. Irakasleei ikasmaterialak euskaraz sortzeko aholkuak ematea eta sortzen laguntzea. b) Hizkuntz Egiaztapen eta Zuzenketaren arloa: Nafarroako Gobernuaren EGArako probak prestatzea. Irakasleei euskararen gaineko kontsulta zerbitzua eskaintzea: oinarrizko hezkuntza terminologia, hizkuntza arauak, kalitatezko testuak, baliabide didaktikoak. Lankidetza hitzarmenak sustatzea euskarazko hizkuntza baliabideak jaso, hedatu eta erabili nahi dituzten ikastetxeekin. c) Informazioaren eta Baliabideen arloa: Euskararen irakaskuntzari lotutako fondo dokumentala, bibliografikoa eta teknologia berrien gainekoa sortzea eta eguneratzea. Baliabide Zentroko fondo bibliografikoak, ikus-entzunezkoak eta informatikoak zaintzea, sailkatzea eta eguneratzea. Baliabide Zentroaren webgunea sortzea eta eguneratzea. Helbidea: Zubiarte kalea, 13 Uharte - 31620 Nafarroa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude