Kategoriaren artxiboa: Jaiak, ohiturak eta tradizioak

Olentzerorentzako eskutitza

Eguberriak heltzear daude eta haiekin batera gure Olentzero. EIBZn eskuragarri dagoen Irudi biltegiko Olentzeroren irudiaz baliatuz, Olentzerori gutuna idazteko txantiloi bat prestatu dugu. PDF formatuan deskarga dezakezue.

Txantiloia aldatu eta besteekin partekatu nahi baduzue, Blog honen Hasiera orrian dagoen helbide elektronikora idatzi, eta hementxe jarriko dugu zuen bertsioa. Hainbat eredu ere, ondorengo webguneetan aurki ditzakezue:

Iradokizunak eskertzen dizkizuegu.

Zorionak eta Eguberri on!!

INAUTERIAK

Inauteriak zubieta

Inauteak, ihoteak, aratusteak, gizakundea, emakundea, orakunde… neguaren amaiera eta udaberriaren sarrera iragartzen dituzten festek antzinako sinesmen animistaren jatorri mitikoa dute.
Inauteriek badute mitologiarekin zerikusia. Mitologia pertsonaiak nahiz inauteri pertsonaiak antzinatik datozkigun euskal sinismenekin batu behar ditugu. Inauteri ohiturak eta pertsonaiak kristautasuna ailegatu aurretik udaberriko ekinozioaren ospakizunekin lotuak daude.

Hona hemen Iñauterien inguruko gaia lantzeko web interesgarria:

Gabonak

Gabonak, gelan lantzeko hainbat material proposatu nahi dizuegu:

lena 24
  • Haur Hezkutzarako 12 proiektuen barruan “Hemen dago Olentzero” izeneko proiektua duzue..
  • Lehen Hezkuntzarako, 2009-2010 ikasturtean sortutako materialen artean, gabonetan erabiltzeko LHrako fitxa desberdinak daude.

San Simon eta San Juda.

San Simon eta San Juda eguna urriaren 28an ospatzen da. Uda amaitzera doa eta negua badator. Bi gauza horiek lotuta bere poema egin zuen Gabriel Aresti idazleak. Xabier Lete abeslariak egin zuen famatua kanta eta, Arestiren poema askorekin gertatu den moduan, kanta herrikoi bihurtu da.

Negua Lantz

(*argazkia: Anders Lanzen 2013)

Hona hemen letra:

San Simon eta San Juda
joan zen uda, eta negua heldu da: (bis)
ez baletor hobe, bizi gara pobre
eremu latz honetan
ez gara hain onak benetan

Ez dugu zaldirik, ez gara zaldunak
ez dugu abererik, ez gara aberatsak
euskara guk dugu, gu gara euskaldunak
euskara guk dugu, gu gara euskaldunak..

Bideo honetan ikus daiteke Xabier Leteren kanta (txantxangorria):
http://ttiki.com/84119

Eta honetan Txatanuga Futz Bandaren bertsio martxosoa (Javi de la Maza)
http://ttiki.com/84120