Etiketaren artxiboa: jolasak

Mintza jolasak

Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako eta Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailetako A ereduko ikasleei zuzendutako programa

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Euskara Atalak A ereduko ikastetxeetan “Mintza Jolasak” programa ezarri du. Programa honen helburua euskararen erabilera sustatzea da, curriculumetik harago eta eremu zabalagoan, jarduera ludikoagoak eginez eta eguneroko bizitzarekin lotutako euskararen praktika intentsiboa inplikatuz, A ereduko ikasleek beren komunikazio-gaitasuna hobetu dezaten, batez ere ahozko ulermena eta adierazpena.

Saioetan, begiraleek egindakoa A ereduko irakasleentzat erabilgarria izan daitekeela iritzita, bertan egindako lagin txiki bat hemen jartzea erabaki dugu. Saioetan mota desberdinetako jolas eta jarduerak egiten dituzte. Beraz, kasu batzuetan jolasaren azalpena aurkitu duzue; beste batzuetan, berriz, jardueraren produktua eta egindakoaren deskribapen txiki bat.

Nolanahi ere, guztiak zuen interesekoak izatea espero dugu. Edozein zalantza duzuela, idatzi lasai.

Hitz kuttunen koadernoa

Jakituriaren Partxisa

Patricia Oregi Nogales irakasleak Lehen Hezkuntzako A ereduko ikasleentzat prestatutako Jakituriaren Partxisa partekatu du gurekin. Mahai-jokoa erraza, atsegina eta entretenigarria da; hiztegia, zenbakiak eta egunerokotasuneko galde-erantzunak errepasatzeko egokia.

Hemen dituzue mahai-jokoa eta harekin jolasteko jarraibideak:

Jakituriaren partxisa
Jakituriaren Partxisa
Jakituriaren partxisa
Jarraibideak

Lehen Hezkuntzan egiteko jolasak

2007-2008 ikasturtean, Lizarran, Arrate Irazola Lasuen, Edurne Garzaron Lizaso, Olatz Agirre Sorozabal, Garbiñe Makazaga Ochandorena eta Juan Manuel Perez Lanz irakasleek honako jolas bilduma hau prestatu zuten:

LHrako jolasak

2007-2008 ikasturtean sortutako eta antolatutako material gehiago ikusteko, ondorengo irudian klik egin ezazu:

2007-2008 LH A eredua