2007-2008 ikasturtean Aitziber Iraioz Remiro, Esther Olite Munarriz eta Gemma Larrañaga irakasleek antolatu eta sailkatutako asmakizunak eta olerkiak dituzue honakoak:

Ikusbera jolasteko eta dibertitzeko webgune bat da. Hainbat jolas interaktibo eskaintzen ditu. Oso baliabide interesgarria da A ereduko Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako lehenengo zikloko ikasleekin erabiltzeko. Hona hemen jolas guztiak:

Gaia ere hautatu dezakezu eta gai bakoitzean dauden jolasak egin. Hona hemen gaiak:

Hona hemen A ereduko irakasleen laguntzarekin prestatutako entzungaiak. 2020-2021 ikasturtean, 4. mailakoak prestatu genituen, eta 2021-2022 ikasturtean, berriz, 2. eta 6. mailakoak.
Baliabide hauen egokitasuna bermatzearren, prozesuan zehar A ereduko irakasleen iradokizunak aintzat hartu ditugu, baita, behin-behineko entzungaiak gelaratu ondoren, ikasleek adierazitakoa ere.
Entzungai bakoitzerako lau fitxategi dituzue: audioa, transkripzioa, ikasleentzako orria eta erantzun orria.
Hemen duzu Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako etapako irakaskuntzen curriculuma ezartzen duen 71/2022 Foru dekretuaren II. eranskineko A ereduari dagokion atala.
Bestalde, hona hemen Hezkuntzako Departamentuak irakasleei laguntzeko sortutako dokumentuetara esteka. (*Dokumenturen bat landu edo EDITATU nahi baduzu, ireki ezazu eta hasi saioa gmail edo educacion.navarra.es kontu batekin eta egin kopia bat FITXATEGIAN>Egin kopia bat edo saioa hasi gabe FITXATEGIAN>Deskargatu.)
Hemen duzu Batxilergo etapako irakaskuntzen curriculuma ezartzen duen 72/2022 Foru dekretuaren II. eranskineko A ereduari dagokion atala.
Bestalde, hona hemen Hezkuntzako Departamentuak irakasleei laguntzeko sortutako dokumentuetara esteka. (*Dokumenturen bat landu edo EDITATU nahi baduzu, ireki ezazu eta hasi saioa gmail edo educacion.navarra.es kontu batekin eta egin kopia bat FITXATEGIAN>Egin kopia bat edo saioa hasi gabe FITXATEGIAN>Deskargatu.)
Hemen duzu Lehen Hezkuntzako etapako irakaskuntzen curriculuma ezartzen duen 67/2022 Foru Dekretuaren II. eranskineko A ereduari dagokion atala.
Bestalde, hona hemen Hezkuntzako Departamentuak irakasleei laguntzeko sortutako dokumentuetara esteka. (*Dokumenturen bat landu edo EDITATU nahi baduzu, ireki ezazu eta hasi saioa gmail edo educacion.navarra.es kontu batekin eta egin kopia bat FITXATEGIAN>Egin kopia bat edo saioa hasi gabe FITXATEGIAN>Deskargatu.)
Jolasaren helburua bost hizkitako hitz bat asmatzea da. Sei aukera dituzu hitza asmatzeko, eta nahi duzun hitza jarriz hasiko zara. Enter sakatu eta berde dauden hizkiak beren tokian ondo daudela esan nahi du, gris kolorekoak ez daudela hitzean, eta horixkak, hitzan daudela baina beste leku batean. Kontuan hartu, letrak errepika daitezkeela.
Hona hemen orduak ikasteko zenbait baliabide interesgarri:
Azalpenak ematen dituzten bideoak:
Online, orduekin trebatzeko ariketak:
Hona hemen online filmak euskaraz ikusteko hiru webgune:
Honako web orrian ere hiru film ikusteko aukera dago: https://cplodosa.educacion.navarra.es/web1/modelo-a/pelikulak/
Bestalde, filmak euskarazko azpitituluekin ikusi nahi badituzu, 10 pausotan nola egin erakusten dizun webgunea begiratzea gomendatzen dizugu:
https://sustatu.eus/urtzai/1388672970
Eguberriak heltzear daude eta haiekin batera gure Olentzero. EIBZn eskuragarri dagoen Irudi biltegiko Olentzeroren irudiaz baliatuz, Olentzerori gutuna idazteko txantiloi bat prestatu dugu. PDF formatuan deskarga dezakezue.
Txantiloia aldatu eta besteekin partekatu nahi baduzue, Blog honen Hasiera orrian dagoen helbide elektronikora idatzi, eta hementxe jarriko dugu zuen bertsioa. Hainbat eredu ere, ondorengo webguneetan aurki ditzakezue:
Iradokizunak eskertzen dizkizuegu.
Zorionak eta Eguberri on!!