Galdera:
Itzuliko diguzue, mesedez, “Informe final para alumnos de infantil” izeneko txostena? Mila esker.
Jarraitu irakurtzenGaldera:
Itzuliko diguzue, mesedez, “Informe final para alumnos de infantil” izeneko txostena? Mila esker.
Jarraitu irakurtzenKaixo. Mesedez, euskaratuko diguzue arratsaldeko jardueretan parte hartuko duten ikasleek bete beharreko araudia? Agur bero bat.
Honatx dokumentua:
Jarraitu irakurtzenArratsalde on. Eskertuko genizueke eskolaz kanpoko jardueretara etorri ezean bete beharreko dokumentua euskaratuko bazenigute. Hementxe duzue: Parte de no asistencia a extraescolares
Aldez aurretik, eskerrik asko.
Kaixo. Eskolarako zigilu bat egiteko itzulpen hau prestatu dugu, ziurtatuko diguzue ongi dagoen? Mila esker.
Gure zentroan erregistratutako ondoko titulua, ___________________ zenbakia duena, interesdunari eskura ematen zaio _______________ egunean, nire aurrean sinatuta.
El presente título registrado en este centro con el número ____________________, se entrega al/a interesado/a, que lo firma en mi presencia, el día _____________________________.
Kaixo:
Gaur goizean, “cabeza de turco” esamoldea entzun dut, eta ezin asmaturik nabil euskaraz nola esan. Ba al du euskal ordainik? Eskerrik asko!
Kaixo:
“Hesiez haratagoko” gaztelaniaz “más allá de” esateko egokia ote den galdetzen dut.
Mila esker
Kaixo,
Egun batzuk daramatzat itzulpen lanei lotuta eta ikastaroan zuek emandako tresna eta baliabide guztien balioaz jabetzen ari naiz. Mila esker, benetan, oso baliagarriak suertatzen ari zaizkit haiek eta emandako gomendioak ere!
Makina bat hitz, corpus, esaera eta esaldi itzultzen ari naiz. Euskalterm, Nafarroako Aldizkari ofiziala eta Zehazkirekin nahiko ongi moldatu izan naiz orain artean. Dena dela, badut inondik ere itzultzeko modurik aurkitu ez dudan termino bat. Eta hori itzultzeko laguntza eskean natorkizu berriro ere. “Desclasamiento formativo” da itzuli nahi dudana.
Gazteleraz desclasar, gazteleraz, ” Colocarse o estar situado en un grupo o clase social ajena” moduan erabiltzen dut. Baina hitz hori euskaraz nola esan?!
Eta “Desclasamiento formativo”-rekin esan nahi duguna zera da, ikasketa maila eta okupazio mailaren arteko desoreka handia ematen dela. Hitz teknikoren bat ba al da euskaraz hori adierazteko? Mila esker,
Nire artikulu bat euskaratzen saiatzen ari naiz eta itzulpengintza zer nolako lan zail eta konplexua den ohartzen ari naiz! Horretan nagoela, zalantza potolo bat sortu zait. “Entidades de iniciativa social” nola euskaratu? Korpusa ote da hori? Zein baliabidek lagun diezadake ariketa hau ebazten?
Zalantza zera da: “gizarte erakunde” edota “gizarte-erakunde” erabiltzea komenigarria al da? Zein dago hobetsita?