Matrikulazio orria

Galdera:

Matrikulazio orri bat euskeratzen ari naiz. Nagoen zentroa helduentzat da. Orain arte beti A eredua egon da eta aurten D eredua eman behar dut. Matrikulazio orria itzuli nahian nabil eta nire zalantzak ditut ondo ari naizen edo ez. Ondorengo hitzak ondo euskeratuak ote? Ondorengo hitzak matrikulazioan datozen mailak dira.

  • Alfabetización: alfabetatze
  • Neolectores: ?
  • Consolidación: Finkatze
  • Formación de base: Oinarrizko prestakuntza
  • Castellano: Gaztelania
  • Cultura básica: Oinarrizko kultura
  • Gimnasia: soinketa

Jarraitu irakurtzen

Termino batzuen itzulpenak

Galdera:

Ez naiz inoiz fidatzen egiten ditudan itzulpenekin; egindako itzulpenak egokiak al dira?

  • Conocimiento del entorno: INGURUNEAREN EZAGUERA.
  • Naturaleza, cultura y vida en sociedad: NATUR, GIZARTE ETA KULTURAREN
    EZAGUERA.
  • Matemáticas: elementos, relaciones y medidas. MATEMATIKA: datuak,
    taulak, neurriak, zenbakiak???
  • Lenguajes: comunicación y representación: HIZKUNTZAK: IRUDIKAPENA
    ETA…….
  • Lenguaje artístico: ?
  • Lenguaje plástico: ?

Jarraitu irakurtzen

“I miss my friends”

Galdera:

Ingelesa ematen dut, eta, maiz, “I miss my friends” bezalako esaldiak itzuli behar izaten ditut. Gaztelaniaz oso garbi dago, “echo de menos a mis amigos” izango litzateke; baina euskaraz, nola esaten da?

Aukera guztiak oso artifizialak iruditzen zaizkit: “nire lagunak estrainatzen* ditut”, “nire lagunak faltan botatzen ditut”… Ba al dago beste aukera jatorragorik?

Jarraitu irakurtzen

Kontsulta zerbitzua

Zer da zerbitzua?

EIBZk irakasleei doan eskaintzen dien zerbitzua da.
Hizkuntzaren erabilera zuzena eta egokia bultzatzeko asmoa du.
Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzan nahiz euskaltegietan sortzen diren zalantzei konponbide emateko zerbitzua, euskal testu egoki eta zuzenak egiteko garaian.

buleta Zerbitzu hau nola erabili

  • GALDETEGIA bete beharko da.
  • Eskaeraren arabera, dagokion EIBZko zerbitzuari helaraziko zaio eskaera.
  • Zuzen eta egoki erantzuten ahaleginduko gara, baina gure erantzunak ez dira eman ahal diren bakarrak izango, noski, batzuetan aukera bat baino gehiago izaten da-eta. Edonola ere, Euskaltzaindiak ezarritako arauak lehenetsiko ditugu, euskara batuari dagozkionak, alegia.
  • Ez da onartuko udal edo gobernu administrazioek, unibertsitateek edo gurasoen elkarteek helarazitako eskaerarik.

buleta Zerbitzuak:

Zuzenketa zerbitzua:

EIBZk zuzentzen dituenak honako hauek dira:

  • Bilera deiak, aktak, jarraibideak eta abar.
  • Euskarako itzulpenak :
    • Itzulpen arruntak, hau da, ikastetxeetako edozein ohiko testu.
    • Eguneroko testuen itzulpenak, hau da, ikastetxeko edozein testu erraz, errepikakor edota estandar.
    • Lan akademikoen itzulpenak, eskolako lanekin lotura dutenak.

Hizkuntza zerbitzua:

EIBZk honelako galderei erantzuten die:

Oro har hizkuntzarekin edota bereziki hezkuntza terminologiarekin zerikusia dutenak: ortografia, morfologia, sintaxia, estiloa, lexikoa, euskalkiak, kalkoak…

Baliabide didaktikoak:

EIBZk ondoko zerbitzu hauek eskaintzen ditu:

  • Alderdi didaktiko eta pedagogiko orokorrei buruzko aholkularitza, ikastetxeetan sor daitezkeen eskaera eta premiak bideratzeko.
  • Curriculum materialak bildu, aztertu eta aditzera ematea.
  • Curriculumaren garapen didaktikoaren eta hizkuntza-normalizazioaren arloei dagokienez, irakasleek egindako ekarpenen inguruan aholkuak ematea.