Gerlari Handia

Gerlari_HandiaEgilea: Pello Añorga
Ilustratzailea: Jokin Mitxelena
Argitaletxea: Pamiela / Faktoria K de Libros
Urtea: 2007
ISBN: 978-84-7681-535-9
R: 4.295

Bagdadeko bonbardaketak ikusten hasi eta Pello Añorgari txinparta piztu zitzaion barrenean. Gerlari handiek kanpoan ikusten dutelako etsaia, beti. 

Eta, orduan, etsaia barruan antzematen zuen gerlari handiaren istorioa kontatzeko grina iratzarri zitzaion berehala. «Nahi baduzu bakea, ezagutu zure burua», dio berak.

Istorio unibertsal hau umeentzat era zoragarrian dago egokitua. Hausnarketarako gonbidapen ederra da. Gizatasunari buruz gehiago jakin nahi dutenentzat oso gomendagarria.

2007an Etxepare beka saritua.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.