Izar bat naiz

izarbat-naizEgilea: Inge Auerbacher
Itzultzailea: Juan Kruz Igerabide
Argitaletxea: Elkar
Bilduma: Xaguxar
Urtea: 1995
ISBN: 84-7917-472-2
R: 1.488

Zehar gaia: kulturarteko hezkuntza

Inge Auerbacher, judutar familia bateko alaba bakarra, Alemanian jaio zen 1934ean. Zazpi urte zituela, Bigarren Mundu Gerra garaian, Terezin-go kontzentrazio-esparrura eraman zuten bere gurasoekin batera. Hiru urte igaro zituen giza-infernu hartan. Han egon zen denboran hotza eta gosea askotan izan zituen lagun, eta beldurra, berriz, beti. Izan ere, Terezindik Auschwitzera eramaten baitzituzten asko eta asko, ganadua bezala, bagoi zaharretan sartuta gas-ganberetan hiltzera.

“Jude” jartzen zuen izar bat beti bistan eramatera behartzen zituzten judutarrak zirelako. Hortik datorkio izenburua liburuari. Dena dela, azkenean, beste askok izan ez zuten zortea izan zuen Ingek: basakeria hartatik bizirik irtetekoa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude