Magalik badaki

magalik-badakiEgilea: Patxi Zubizarreta
Ilustratzailea: Elena Odriozola
Argitaletxea: Anaya/Aritza
Bilduma: Liburu zopa
Urtea: 2000
ISBN: 84-207-4152-3
R: 1.277

Iparraldeko herri hotz batean kokatzen da, ez dakigu non, Norvegian izan daiteke, Danimarkan beharbada… Halere, Magali neskatoaren galdera unibertsala da. “Zer izan nahi dut handitzen naizenean?”, galdetzen dio bere buruari. Eta berak ez daki. 

Zalantza asko dituen neska da, agian gurasoak beti kanpoan daudelako, lan eta lan, edo bere ahizpa kuttuna, Karlota, New York-en bizi delako. Baina Karlota itzuli egingo da, eta itzulipurdikatu egingo du Magaliren galdera hori eta bere bizitza.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.