Markos kantinera

markos-kantineraEgilea: Patxi Zubizarreta
Ilustratzailea: Mikel Valverde
Argitaletxea: Elkar
Bilduma: Kuku
Urtea: 2002
ISBN: 978-84-8331-923-9
R: 2.315

Zehar gaia: Berdintasunerako Hezkuntza

Markos eta Edurne anai-arrebak dira. Iazko danborradan Edurne kantinera atera zen, eta hantxe dauka egongelako armairuaren gainean egun hartako argazki polit askoa. Aurtengo danborradan Markosek ere kantinera jantzita irten nahi du, eta ez barrilari iaz bezala.

Baina ez pentsatu hori hain erraza denik. Zailtasunak aurkituko ditu etxean, eskolan, lagunen artean. Markos, ordea, burugogor samarra da eta ez du etsiko.

Interesgarria da ikustea sortzen zaizkion zailtasunak nola gainditzen dituen banan-banan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.