Hizketan

Xabier Gantzarain / 2012-09-28 / 165 hitz

Denok batera ari gara hizketan, zer geratzen zaigu besterik? Behin eta berriz errepikatu behar dira jakintzat emandako kontuak, gero baten batek hori jakinekoa zen esango badu ere, muturren aurrean dauzkazunak izaten dira askotan ikusten zailenak, eta auzitan jarri beharra dago inork auzitan jartzen ez duena, beste inork kontatuko ez duena kontatu behar duzu, batere garrantzirik gabea ematen duen horri garrantzia eman, huskeria hori, anekdota hori kontakizun zabalago batera ekarri, beste zerbaiten sintoma dela azaltzen saiatu, egunkarietan topatzen ez dituzun gizarte aldaketa txikienei eman lekua, muturrera eraman pentsamendua, ez izan beldurrik, inorekin ondo gelditzeko ariketarik ez egin, behar duzuna esan, esan behar duzuna esan, behar duzuna eman, hartu behar duzuna eman.

Denok batera ari gara hizketan, denok batera ari gara entzuten. Eta hortxe dago akaso jendea bildu eta gauza berriak sortzen hasteko ernamuina. Beste inork kontatu ezin dituenak kontatu eta konpartitzean, handik eta hemendik jasotako pentsamenduen zorabioan, zuztarren anabasa hedatzailean, elkarrizketarako aukeran, ideien trukean. Horri forma ematen asmatzea da kontua.

Forma ematen asmatzea da beti kontua.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude