Dantzaldia

dantzaldia1Egilea: Irene Nemirovsky
Itzultzailea: Eider Rodriguez
Argitaletxea: Txalaparta
Bilduma: Amaiur
Urtea: 2006
ISBN: 84-8136-455-X
R: 3.632

Eleberri laburra eta irakurterraza da, baina, aldi berean, sakona. Elkarrizketa da nagusi liburu osoan zehar; beraz, darabilen hizkera freskoa eta bizia da. Gustura eta aise irakurtzeko moduko liburua da.

Kampf senar-emazteak, aberastu berriak, haien sustraiak errotik moztu nahian eta handinahikerietan dabiltza. Aberatsekin zein nobleziakoekin harreman berriak egiteko, dantzaldi bat antolatu dute eta berrehun laguni egin diote gonbita. Hamalau urteko alabari, ordea, galarazi egin diote dantzaldira agertzea, umeegia baita oraindik.

Besteak beste, nerabe baten mendekua kontatzen da eleberri honetan

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.