Etorkizun arriskutsua

etorkizunEgilea: Elia Barceló
Itzultzailea: Aitor Arana
Argitaletxea: Ibaizabal
Bilduma: Ameslari
Urtea: 2008
ISBN: 978-84-8394-036-5
R: 5.233

Etorkizun arriskutsua zazpi ipuinez osatutako liburua da. Ipuinok zientzia-fikzio generokoak dira, etorkizun hurbilean kokatutakoak.

Balizko zientzia-aurrerakuntzen ondorioz, protagonistak oso egoera berezietan ikusiko ditugu. Giro misteriotsu eta harrigarrian murgilarazten gaitu idazleak. Gaur egun ohikoak izaten diren aukera batzuk muturrera eramanda, amildegiaren ertzean jarriko gaitu, ezinbestez.

Teknika eta zientzia arloan, gizakia urrats handiak egiteko gai dela badakigu, ia dena egingarri bihurtu ahal duela (betiereko gaztetasuna, hilezkortasuna, bizitza-luzera handitzea…). Baina gizabanakoak, hobekuntza material batzuen truke, askatasuna galduko du. Ispiluari begira, mundu garatuak bere alderik ilunenak ikusiko ditu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.