Ironia

 Anjel Lertxundi / 2012-12-08 / 116 hitz Herri hizkerak oso etekin polita atera izan dio pulpitutik eta jakitunen ahotik iritsi zaion hainbat hitzi. Horrelako asko gure eguneroko hizkerara pasatu da, horri esker bereizten ditugu, adibidez, historia eta istorioa: Axular Urdazubin jaio zela historia da; Axularrek itzala galdu zuela, istorioa. Gramatika eta kalamatika ere bereizten ditugu: euskarazko perpaus erlatibo gehienek aditza jokatugabea dutela esatea, gramatika da; kalamatika hutsa, ordea, irakasle askok gramatikaren ezagutza jartzea hizkera biziaren gainetik. Komedia eta komeria bereizten ditugu: Barrutiaren Gabon ikuskizuna komedia bat da, baina komeria hutsa hainbat arrasatearri gertatukoa gabon ikuskizun bat prestatzerakoan. Harmonia eta armonia bereizten ditugu: paradoxikoa da armoniaren bat gertatzea, non?, eta harmoniako klase batean.

Zer pentsatua ematen du herri kulturak hizkera jasoari ateratako etekinen ironiak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.