Zenbat lur behar ditu gizon batek?

Zenbat lurEgilea: Lev Tolstói
Itzultzailea: Mikel Vilches
Ilustratzailea: Elena Odriozola
Argitaletxea: Denonartean
Urtea: 2011
ISBN: 9788496634756
R: 6.698

Ipuin luze hau esneketariaren ipuin klasikoaren bertsio errusiarra da, bertsio gordin bat. Protagonistaren lur-jabetzaren gose aseezinak galbidera eramanen du Pahom, protagonista bera. Estilo zuzen eta soilaz idatzia, erraz irakurtzen den liburuari Elena Odriozolaren ilustrazio zoragarriak erantsi behar zaizkio. 1885ean idatzia, ikasbide ederra ematen duen liburutto honek, ez du, haatik, gaurkotasunik batere galdu gaur egun, kapitalismoaren berregokitze basati garai honetan.

Liburuttoa ederki idatzia eta txukun euskaratua. Irakurtzeko ohitura handirik ez duten ikasle gazteentzat, egokia, irakurtzeko ohitura dutenentzat, bi mokadutan janen duten pastel goxoa.

Aukeran, glosario labur bat erantsi beharko litzaioke, narrazioan agertzen diren Errusiako neurketa-unitate horiek hobeki ulertze aldera: versta, arshin… detaile ttipi hori gorabehera, guztiz gomendagarria.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.