Erreboiloa plantxan otarrainska eta kremarekin

Iker Markinez / 2012-12-29 / 211 hitz

OSAGAIAK

4 lagunentzako osagaiak:
Azenario 1
Porru 1
Tipula 1
8 otarrainxka
Kilo eta erdi inguruko erreboiloa
Oliba olioa
Irina
Tomate saltsa basokada 1
Baso erdi koñak (brandia)
Gatza

• Krema prestatzen hasiko gara. Horretarako, barazkiak zuritu, garbitu eta zati txikietan moztu. Lapiko batean, olio zorrotada eta gatz pittin batekin, su bizian erregosten jarri, kolore gorria har dezaten. Otarrainxkak zuritu, eta soilik horien buru eta azalak bota lapiko horretara. Bi minutuz mantendu, eta ondoren irin koilarakada gehitu, baita baso erdi brandia. Irakin minutu batez, eta gero burruntzali bat tomate saltsa gehitu. Urez estali, eta ordu erdi batez irakin. Ondoren, irabiagailuaren laguntzaz ongi pasatu, eta krema gatzez ondo dagoela ziurtatu ondoren, gorde.

• Arraindegian erreboiloa erosterakoan, xerretan prestatzeko eskatu. Plantxa ongi berotu eta xerra bakoitza alde bakoitzetik hiru edo lau minutuz egin. Labean ere egin ditzakegu, denak batera erretiluan jarri eta bertan 180 gradutan edukita 10 minutuz (oliba olio zorrotada eta gatza gehitu).

• Zartagin batean zorrotada bat oliba olio eta otarrainxka gorputzak eta gatz pixka bat gehitu. Ondoren, burruntzali pare bat bete krema bota. Bi minutuz sutan mantendu.

• Azkenik, plater bakoitzean bi erreboilo xerra eta otarrainxka pare bat jarri. Gainetik kremaz estali. Erreboiloaren ordez legatza edo zapoa ere erabil dezakegu. Ikusi bezala, egun hauetarako otordu berezi eta aproposa. On egin!!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.