Ezjakina

Xabier Gantzarain / 2013-04-06 / 158 hitz

Eta zertan da jakintsua ezjakina? Eta hori baino inportanteagoa dena: nola egiten da bat jakintsu eta bestea ezjakin, zeinek erabakitzen du zein den zein? Joseph Jacotot abiapuntu hartuta idatzi zuen Jacques Rancierek Maisu ezjakina. Borboiak itzultzean Lovainara erbesteratua, irakasle lanetan jarri zuten. Ematen ez zuela, 1818an abentura intelektual bat izan zuen.

Berak ez zekien nederlanderaz, ikasleek ez zekiten frantsesez, nola ulertu elkar, nola eman klaseak, nola irakatsi frantsesa? Garai hartan Fenelonen Telemako kaleratu zuten Bruselan, bi hizkuntzatako edizioan. Hortxe aurkitu zuen Joseph Jacototek ikasleekin elkar ulertzeko tresna. Frantsesezko testua ikasteko eskatu zien ikasleei, nederlanderazko testuarekin lagunduta. Behin erdira iritsita, ordura arte irakurritakoa kontatzeko eskatu zien, eta jarraitzeko falta zena irakurtzen, irakurritakoa kontatu ahal izateko modua eduki arte.

Uste gabeko emaitzak jaso zituen, eta irakurritakoari buruz frantsesez idazteko eskatu zien ikasleei. Akatsak eta astakeriak espero zituen; nola jakingo zuten ba hizkuntza berri batean idazten batere azalpenik jaso gabeko ikasleek?

Harrituta geratu zen, frantses askok bezain ondo egin zuten lana.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude