Kasu eman idusei

Kasu emanEgilea: Lola Gándara
Itzultzailea: Angel Erro
Argitaletxea: Denonartean
Urtea: 2012
ISBN: 9788415756064
R: 6.873

Izen ugari dituen arren, erraz irakurtzen den liburua da. Hilketa, azpijokoak, endredoak eta antzekoak ez dira falta, eta jakin-mina sortzen du. Kultur klasikoa, latina edo historia ikasgaietan irakurtzeko aproposa da. Dena dela, hizkuntzari dagokionez, orrazketa behar du.

Druso pertsonaia da narratzailea, eta Erroman dago kokatua istorioa. Drusok martxoaren 15eko gauetik maiatzaren 8ra arte gertatutakoak pergamino batean idatziko ditu, Hispaniara daraman itsasontzian, bere osabak heriotza orduan halaxe eskatu ziolako. Patrizioa da Druso, eta, osabak Zesar hiltzeko konjuran parte hartu zuenez, ihes egin behar izan du. Arrebarengandik banandu behar izan du, eta bere bila dabiltzanengandik ihesi ibili da. Tarte horretan zerbitzari leialak eta lagun onak egin ditu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.