Legatz xerrak plantxan, barazki eta baratxuri freskoekin

Iker Markinez / 2014-06-07 / 164 hitz

OSAGAIAK 4 LAGUNENTZAT
Lau legatz xerra
Ziazerba sorta bat
250 g leka
Bi dozena baratxuri fresko
BI tipulin
Olioa
Gatza

1. Lehenik, baratxuriak garbitu, eta lapiko batean olioz estali. Sutan ipini, ahalik eta su motelenean, 20 bat minutuz, erabat goxatzeko.

2. Lekak garbitu, eta juliana moduan moztu; 15 minutuz uretan irakiten eduki, eta gatza gehitu.

3. Gero, ur hotzetik pasa, egosi puntua mantendu dezaten. Zartagin batean olio zorrotada bat ipini, eta tipulinak bertara gehitu, julianan txikituta. Gatz pixka bat bota.

4. Su bizian hamar bat minutuz eduki ondoren, ziazerba sorta gehitu, pare bat minutuz mantendu, baita egosiak ditugun lekak ere. Sua itzali eta gorde.

5. Plantxa bat edo zartagin bat berotzen jarri, eta bertan legatz xerrak bost minutuz alde bakoitzetik pasa. Kontuan eduki xerren lodieraren arabera denbora gehixeago beharko dutela.

6. Legatza atera ondoren, sua itzalirik baratxuri freskoak ipini zartaginean edo plantxan, arrainaren zaporea har dezaten.

7. Azkenik, barazkiak erretilu baten erdian kokatu, eta gainean legatz xerrak jarri, eta bi ertzetan baratxuri fresko konfitatuak

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.