Presioa

Anjel Lertxundi / 2014-09-27 / 123 hitz

AEko Fiskaltzaren txostenak hamalau urtetik beherakoen delituen larriaz ohartarazi du eta baita Bullying-arekin lotutako iazko salaketen berri eman ere. Hedabideek laster azpimarratu dute ondorio bat letra larriki larriz: eskolaren eta irakasleen erantzukizuna. Kalpartsoro fiskal nagusia txostena aurkezten ari zen une bertsuan aktore bat ari zen irratian su handiz esaten umeei zinea irakatsi behar zaiela eskolan. Eskolaren egitekoen totum revolutum saltsa gizentzeko, sukaldea ere irakatsi behar litzatekeela diote sukaldariek. Trikitia zergatik ez. Eta makramea. Memoria eta bakegintza ere hor dauzkagu. Behiak jaistea ez da ariketa txarra kaleumeek ikasteko esnea nondik datorren. Solidarioak izaten irakatsi. Porruak aldatzen…

Eskola noraino porru eginda dagoen, ez dakit, baina jazarpen eskolarra ez da soilik ikasleen artekoa: bada gizarteak eskolari jartzen dion gainkarga guztia eta eskaintzen dion aringarri gutxia ere.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude