Porru eta otarrainxka nahaskia

M.A. Basterretxea eta I. Urrutia /2015-03-21 / 71 hitz

Lau lagunentzat
2-3 porru.
Tipula.
8 otarrainxka.
6 arrautza.
Oliba olioa.
Gatza.
Perrexila.
4 ogi txigortu.
Oliba olioa.

1. Porruak garbitu, eta tipularekin batera txikitu.

2. Potxatzen jarri, 10-12 minutu, su ertainean, eta gatza bota.

3. Otarrainxkak takotan moztu, eta, tipularekin eta porruarekin batera, frijitzen jarri, bi minutu inguru, su txikian.

4. Arrautzak irabiatu, eta porruarekin, tipularekin eta otarrainxkekin nahastu.

5. Apaintzeko, bota gainetik perrexila, eta jarri inguruan lau ogi txigortuak.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude