Odolaren deia

AZALA ODOLAREN DEIA.inddEgilea: Iñaki Irasizabal
Argitaletxea: Elkar
Bilduma: Ateko bandan
Urtea: 2014
ISBN: 978-84-9027-236
R: 7.250

Bost ataletan banatutako 117 orrik osatzen dute nobela labur hau. Gorka du protagonista; azken urteetan bere familiarekin inolako harremanik ez du izan, baina halako batean anaiaren deia jasoko du aitaren heriotzaren berri emateko, eta horrela hasiko da familiarekin harremana berreskuratzen. Anaiak, ustelkeria kasu batean zerikusia duela-eta, laguntza eskatuko dio, eta Gorkak lagundu egingo dio, baina laster adarra jotzen ari zaiola sentituko du. Kontua korapilatu egingo da, ordea, eta anaia hilda agertuko da. Gorka errealitatea eta itxurak ez datozela bat jabetuko da.

Gai asko agertzen dira: ustelkeria, familia-harremanak, atzerritarren egoera, eskola jazarpena…, baina ez zait iruditzen ongi biribiltzen duenik. Ahul samarra dela esango nuke, eta amaierak presaka egindako itxura dauka.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.