Hostopila odolki eta barazkiz betea

Iker Markinez / 2015-06-13  / 113hitz

OSAGAIAK

LAU LAGUNENTZAT
4 hostopil xafla.
Arrozezko odolki bat.
Basokada bat esne gain.
Barazkiak: ziazerba eta orburuak.

1.Gaurko errezetak aukera oso ona ematen du hozkailuan prestaturik eta soberan geratu zaizkigun barazkiak erabiltzeko. Hozkailutik orburu eta ziazerbak hartuko ditugu.

2. Hasteko, beraz, labeko erretilu batean hostopil xafla ipiniko dugu, eta 180 gradutan labean sartu. 20 minutuz erregosten izan.

3. Bitartean, orburu eta ziazerbak zartagin batean ipini, eta basokada bat esne gain gehituko dugu jarraian.

4. Su motelean zazpi bat minutuz irakiten eduki.

5. Ondoren, beste zartagin batean, odolkia frijituko dugu, xaflatan moztua.

6. Hostopila labetik atera, eta epeltzen utzi.

7. Jarraian, hiru puskatan moztu, eta barazkiak eta odolki xaflak hostopilen artean sartu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.